Baskoniak ezustean harrapatu nahi du berriro gaur Real Madril
Kirolbet Baskoniak eta Real Madrilek elkarren aurka jokatuko dute gaur, Euroligako 23. jardunaldian, 21:00etatik aurrera.
Horrenbestez, Arabako taldea Wizink Centerrera itzuliko da 10 egunen buruan. Duela bi aste, Endesa Ligako jardunaldiari zegokion partidan, azken minutuetan erabaki zen lehia, eta Dusko Ivanovicen taldearen alde amaitu zen (94-95).
Dena dela, gasteiztarrek hiru neurketa galdu dituzte jarraian Euroliga eta Endesa Liga kontuan hartuta, eta erregulartasunik ezin aurkituta jarraitzen dute denboraldi honetan.
Gainera, Semaj Christon estatubatuarra eta Zoran Dragic esloveniarra heldu berriak taldeko dinamikan sartu behar dira lehenbailehen, hemendik eta denboraldia amaitu bitartean jokalari garrantzitsuak izatea espero baita.
Ivanovicen taldea hamalaugarren postuan dago kokatuta Euroligan, 8 garaipenekin, hau da, play-offak jokatzeko eskubidea ematen duen zortzigarren sailkatuak (Armani Milan) baino bi gutxiago dituzte.
Zuriek, berriz, Makabiri irabazi zioten aurreko jardunaldian Israelen, eta laugarren postuan daude kokatuta, arabarren garaipen kopuru bikoitzarekin.
Joaneko partidari dagokionez, Real Madrilek aise irabazi zuen Gasteizen (55-77), eta jokalari guztiak prest ditu CSKA eta Bartzelonarekin izaten ari den norgehiagokari eusteko. Hirurek dute 16-6ko balantzea, eta Efes (19-3) ahalguztidunari jarraitu nahian dabiltzan hirukotea osatzen dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Kosner Baskoniak iragarri du Rafa Villarrek ez duela taldean jarraituko
Eskoltak denboraldi bat eman du euskal klubean. 2028ra arteko kontratua zuen, baina ez du jarraituko 2026-2027 denboraldian.
Baskonia-Alaves Taldeak Buesa Arena erosi nahi dio Arabako Foru Aldundiari
Operazioaren epeak eta zenbatekoak ez dituzte jakinarazi, baina Josean Querejeta taldeko presidenteak eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak salerosketa gauzatzeko borondate argia azaldu dute.
DJ Stewart, Kosner Baskoniaren lehen fitxaketa
Esloveniako Cedevita Olimpija taldetik dator, eta bi denboraldirako sinatu du.
Forrest, Nowell, Omoruyi, Radzevicius eta Edwardsek ez dute Baskonian jarraituko
Klubak "eskerrak eman dizkie guztiei izan duten konpromisoagatik eta profesionaltasunagatik".
Pablo Pinek entrenatzaile laguntzaile gisa jarraituko du Kosner Baskoniaren aulkian 2027ra arte
Granadako prestatzaileak laguntzaile gisa lur hartu zuen iragan denboraldian, Gasteizen. Baskoniaren hitzetan, lehentasuna izan da "aulkietan eskarmetu handia" duen lantaldeari eustea.
Felix Fernandezek baieztatu egin du Galbiatik eta Spagnolok taldean jarraituko dutela, Forrestek alde egingo duela eta Cabarrotekin negoziatzen ari direla
Bestalde, Bartzelonak Xevi Pujol idazkari teknikoa fitxatzeko agertu duen interesa "lehia bidegabetzat" jo du Kosner Baskoniaren kirol zuzendariak, "unea egokia ez" delakoan, ACB ligako garaikurra lortzeko play-offa jokatu aurretik izan delako.
Kobi Simmonsek Kosner Baskonian jarraituko du 2028ra arte
Joko-antolatzaile estatubatuarrak denboraldi ona egin du, eta Arabako hiriburuan jarraitzeko aukera eman dio horrek. "Gasteizera iritsi zenetik ezin hobeto egokitu da taldera, eta zaleei gau bikainak eskaini dizkie", azaldu du Baskoniak.
Galbiati: “Nire bizitzako denboraldirik zailena izan da"
Paolo Galbiati Kosner Baskoniako entrenatzaileak aitortu duenez, Endesa Ligako play-offetan Asisa Joventuten aurka galdu ostean, bere bizitzako "denboraldirik zailena" izan da.
Kosner Baskonia Asisa Joventut final-laurdenetako play-offeko hirugarren partidaren laburpena (88-96)
Kosner Baskoniak porrot gogorra jaso du Asisa Joventuten aurka igande honetan (88-96), eta Endesa Ligako play-offetatik kanpo geratu da. Ikusi hemen partidaren laburpena.
Kosner Baskoniak berriro galdu du Joventuten aurka, eta play-offetatik at geratu da (88-96)
Paolo Galbiatik zuzentzen duen taldeak ezin izan du etxean agindu, eta bigarren porrotarekin Endesa Ligako play-offetatik kanpo geratu da.