Eusko Label Winter Series
Urreisti-Lopez vs Goitia-Lekerika finalerdietako ligaxkako partidaren azken tanto polemikoa
Goitiak eta Lekerikak Urreisti eta Lopezi irabazi diete hiru jokotan (13-15, 15-10 eta 4-5), Gernikako Jai Alai pilotalekuan jokatu den norgehiagokan. Azken tantoak zeresana emango du, epaileen erabakia polemikoa izan baita.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiko hiru tanto onenak
Jon Ibarluzeak, Aritz Erkiagak eta Thibault Basquek egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 10. jardunaldiko tantorik onenak.
Erkiaga-Ibarluzea vs Goitia-Lekerika partidako azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Ariz Erkiaga eta Jon Ibarluzearen agurreko neurketa izan da, eta garaipena lortu dute hiru jokotan (9-15, 15-14 eta 5-3) Alex Goitiaren eta Unai Lekerikaren aurrean, dagoeneko finalerdietarako sailkatuak.
Barandikak eta Basquek finalerdietarako azken txartela lortu dute Urrutia eta Del Rio bi jokotan mendean hartuta
Horrela, Barandika-Basque, Urreisti-Lopez, Johan-Gorka eta Goitia-Lekerika izango dira finalerdietako ligaxkan lehiatuko diren bikoteak.
Barandika: "Oso zaila izan da pilotara jartzea hezetasunagatik, ezkerreko pareta erabat bustita zegoen"
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek Eusko Label Winter Serieseko finalerdietarako azken txartela lortu dute Thomas Urrutia eta Julen del Rio bi jokotan (15-13 eta 15-10) mendean hartuta Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
Barandika-Basque vs Urrutia-Del Rio norgehiagokaren azken tantoa
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek Eusko Label Winter Serieseko finalerdietarako azken txartela lortu dute Thomas Urrutia eta Julen del Rio bi jokotan (15-13 eta 15-10) mendean hartuta Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 9. jardunaldiko hiru tanto onenak
Thomas Urrutiak, Goixerrik eta Julen del Riok egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 9. jardunaldiko tantorik onenak.
Urrutia-Del Rio vs Goixerri-Portet partidako azken tantoa eta irabazleen adierazpenak
Mutrikuko aurrelariak eta Okzitaniako atzelariak 10-15, 15-11 eta 4-5 irabazi diote Donibane-Garaziko aurrelariak eta Gasteizko atzelariak osatutako bikoteari.
Goixerrik eta Portetek hiru jokotan irabazi diete Urrutia eta Del Riori
Mutrikuko aurrelariak eta Okzitaniako atzelariak 10-15, 15-11 eta 4-5 irabazi diote Donibane-Garaziko aurrelariak eta Gasteizko atzelariak osatutako bikoteari. Galdu arren, sailkatzeko aukerak dituzte oraindik.
Portetek hartuko du Manciren tokia Winter Serieseko 9. jardunaldian, mutrikuarra lesionatuta dabil eta
Atzelari mutrikuarrak lesioa du abdomenean eta gaur egingo dizkiote probak. Horrenbestez, Portetek, Goixerrirekin batera, partida garrantzitsua jokatuko du astelehenean, Urrutia eta Del Rioren aurka.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldiko hiru tanto onenak
Thomas Urrutiak, Julen del Riok eta Eñaut Urreistik egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 8. jardunaldiko tantorik onenak.
Del Rio: "Gure lana egin dugu; ondo jokatu dugu, aspaldi ez dut horrela disfrutatu"
Urrutiak eta Del Riok estreinako partidan irabazi diete Urreistiri eta Lopezi. Pozik agertu dira biak, partida gogorra izan dela diote, baina emaitzarekin oso gustura daudela adierazi dute.
Urrutiak eta Del Riok ezustekoa eman eta garaipena lortu dute Urreisti-Lopez bikotearen aurka, hiru jokotan
Lehen jokoa eskura izan eta galdu ondoren, Urrutiak eta Del Riok egoera zailari buelta eman diote eta bigarren joko estua irabazi dute, eta markagailua irauli dute hirugarren eta azken jokoan (15-14, 12-15 eta 4-5).
Urrutiari eta Del Riori garaipena eman dien azken tantoa, hemen
Thomas Urrutiak eta Julen Del Riok hiru setetan irabazi diete Imanol Lopez eta Eñaut Urreistiri (15-14, 12-15 eta 4-5). Partida erabaki duen azken tantoa, bideo honetan.
Urrutiak eta Del Riok liderren aurka debutatuko dute 8.jardunaldian
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko hiru tanto onenak
Alex Goitiak, Jon Zabalak eta Ludovic Laduchek egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 7. jardunaldiko tantorik onenak.
Goitia eta Lekerika: ''Pozik, finalerdietan gaude''
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak, astelehenean, Eusko Label Winter Seriesen, garaipena eskuratu dute, Ludovic Laduche eta Jon Zabala aurkari, eta, horrenbestez, txapelketako finalerdietako ligaxkarako sailkatu dira.
Goitia eta Lekerika eta Johan eta Gorka, Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkara
Alex Goitiak eta Unai Lekerikak Laduche eta Zabala menderatu dituzte, bi jokotan, 15-12 eta 15-14, eta emaitza horrek sailkatzeko aukerarik gabe utzi ditu Erkiaga eta Ibarluzea eta asteleheneko partidan galtzaile atera den bikotea.
2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko hiru tanto onenak
Jean Olharanek eta Aritz Erkiagak egin dituzte 2025-2026ko Eusko Label Winter Serieseko 6. jardunaldiko tantorik onenak.
Olharanek eta Gorkak bigarren garaipena lortu dute eta Erkiaga eta Ibarluzea ia aukerarik gabe utzi dituzte
Aurrelari bearnotarra eta atzelari lapurtarra nagusi izan dira lehen jokoan (11-15), baina bigarren partzialean bizkaitarrek buelta eman diote egoerari (15-8). Partida hirugarren jokoan erabaki da, non azken hiru tantoak aurrenekoek egin dituzten (4-5).