Eraman! enpresak BAR sistema bertan behera uztea erabaki du Winter Series "txapelketa hau bukatu arte"
Azkenaldian Eusko Label Winter Series txapelketan izandako gertakarien ondotik, Eraman! enpresak BAR edo bideo arbitrajearen figura, “behin behinean eta txapelketa hau bukatu arte”, bertan behera uztea erabaki du.
Atzo, astelehena, Urreisti eta Lopezek hiru jokotan galdu zuten txapelketan Johanen eta Gorkaren kontra. Hirugarren jokoko azken tanto erabakigarrian Johanen hormabikoa barruan izan zela ebatzi zuen bideo arbitrajeak. Era berean, aurreko jardunaldian, bikote gipuzkoarrak hiru jokotan galdu zuen ere, eta azken tanto erabakigarrian BAReko epaileak aurrelari mutrikuarraren eta atzelari zumaiarraren aurkako erabakia hartu zuen.
Enpresak ohar batean azaldu duenez, horrekin batera, “hausnarketa epe bat irekiko da bere etorkizuneko erabilera aztertzeko”. Honenbestez, hurrengo jardunalditik aurrera, lau epaile beharrean hiru egongo dira eta kantxako erdiko epaileak izango du azken erabakia.
Aldi berean, Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzako epaileen lana “erabat babestu eta orain arte bezala, beraien erabakiak errespetatzen” jarraituko duela adierazi du Eramanek, “txapelketaren independentzia bermatu ahal izateko”.
Enpresaren hitzetan, epaileek “kasu gehien-gehienetan erabakiak ondo hartu dituzte”, eta zesta-punta partidetan epaile izateak duen “zailtasuna” aitortu die.
Azkenik, Eramanek babesa erakutsi nahi izan die Eñaut Urreisti eta Imanol Lopez pilotariei, epaileen azken erabakiak “beraien kaltetan” izan direlako.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 3.jardunaldiko hiru tanto onenak
Johan Sorozabalek eta Eñaut Urreistik egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkako hirugarren jardunaldiko tanto onenak.
2025-2026ko Eusko Label Winter Series txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak 18 jardunaldi izango ditu, eta urriaren 27an hasiko da. Partida guztiak astelehenez jokatuko dira, finala izan ezik (otsailaren 15ean, igandez). Topaketak ETB1en eta eitb.eus izango dira ikusgai.
Johan Sorozabal: "Ez dakit pilota barruan edo kanpoan zegoen; epaileak barruan zegoela esan du eta berak du arrazoia"
Johan eta Gorka Sorozabalek garaipena lortu dute Urreisti eta Lopezen aurka. Azken tantoaren polemikaren ostean, Johanek esan du ez dakiela pilota kanpoan edo barruan zegoen, baina Gorkak kanpoan zegoela uste du. Hala ere, anaiak pozik daude irabazi dutelako.
Azken tanto polemiko batek garaipena eman die Johan eta Gorkari
Johan eta Gorkak hiru setetan irabazi diete Urreisti eta Lopezi (15-11, 11-15 eta 4-5). Azken tantoa polemikoa izan da, 4-4 joanda, ez baitute jakin Johanek botatako bi paretakoa balekoa zen ala ez. Azkenean, epaileek lapurtarrei eman diete garaipena.
Urreistik eta Lopezek hiru jokotan galdu dute berriro Johanen eta Gorkaren aurka, eta sailkatzeko aukera gutxi dituzte
Hirugarren jokoan azken tanto polemiko batek erabaki du berriz norgehiagoka. Bigarren porrotak (15-11, 11-15 eta 4-5) hanka eta erdi txapelketatik kanpo utzi dio bikote gipuzkoarrari, baina oraindik bizirik jarraitzen dute lehian. Ligaxkako azken partida 2-0 irabazi eta gainerako emaitzen menpe egotea geratzen zaie.
Eusko Label Winter Series txapelketaren finalerdietako ligaxkaren 2.jardunaldiko hiru tanto onenak
Johan Sorozabalek, Xabi Barandikak eta Gorka Sorozabalek egin dituzte Eusko Label Winter Serieseko finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldiko tanto onenak.
Barandika: "Partida nahiko txukuna egin dugu"
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek hiru jokotan (15-11, 12-15 eta 5-2) gainditu dituzte Johan eta Gorka Sorozabal Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
Barandika-Basque vs Johan-Gorka neurketaren azken tantoa
Xabi Barandikak eta Thibault Basquek hiru jokotan (15-11, 12-15 eta 5-2) gainditu dituzte Johan eta Gorka Sorozabal Eusko Label Winter Series txapelketako finalerdietako ligaxkaren bigarren jardunaldian, Gernikako Jai Alai pilotalekuan.
Barandikak eta Basquek sufritu baina hiru jokotan irabazi diete Johan eta Gorkari
Garaileek aurkarien hasiera kaskarra aprobetxatu dute lehen jokoa nahiko erraz irabazteko. Bigarrenean, ordea, Sorozabal anaiek nabarmen hobetu dute euren jokoa, hirugarren jokoa behartuz. Hirugarrenean, ordea, gernikarra eta bidartarra sendoagoak izan dira.