Virginia Diaz arraunlaria Parisko Joko Olinpikoetarako sailkatu da
Virginia Diaz Basque Teameko arraunlariak Parisko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortu zuen Lucernan (Suitza), astearte honetan amaituko den olipiada aurrekoetan banakako scull kategorian garaipena lortu ostean.
Diaz hobera egiten joan zen lehian, eta hasierako 500 metroak pasata, lehen tokietan jarri zen, garaipena eta sailkapen olinpikoa lortzeko borrokan. Azken zatian, Aurelia-Maxima Janzen suitzarra aurreratuta, irabazi egin zuen. 7:48:16 denboran amaitu zuen; suitzarra izan zen bigarren, 1.69 segundora (7:49.85). Hark ere lortu zuen Pariserako txartela.
Hori baino lehen jokatutako scull bikoitz arineko finalean, Clare Bove eta Laura Tarantola frantziarrak izan ziren nagusi, 7:02.54ko denborarekin.