MUNICH 2022
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Virginia Diaz Europako Txapelketako finalerako sailkatu da

Getxoko arraunlaria bere finalaurrekoan nagusitu da, eta orotara bigarren markarik onena eginda sartu da scull modalitateko banakako finalean.
Virginia Diaz arraunean
Virginia Diaz arraunean. Argazkia: @BATbasqueteam

Virginia Diazek Europako Txapelketako finalerako txartela lortu du bere finalaurrekoa irabazi eta gero. Orotara, bigarren markarik onena lortu du eta scull modalitatean dominen lehian arituko diren sei arraunlarien artean arituko da finalean.

Basque Teameko arraunlaria 8 minutu eta 6 segundoko markarekin nagusitu da bere txandan, Magdalena Lobnige austriarrari 4 segundoko tartea aterata. Lehenengo finalerdian aritu den Karolien Florijn herbeheretarrak 7 minutu eta 59 segundoko marka egin du, eta Diaz gainditu duen bakarra izan da.

Virginia harrituta azaldu da froga honetan izan duen errendimenduarekin eta, aurreko aldietan aurre egin dion txekiar aurkaria baino gehiago izan delako. Finala igandean jokatuko da, eta 30 urteko getxotarrak hirugarren kaletik ekingo dio lasterketari. 

Zure interesekoa izan daiteke

Muntaia-bi argazki-WEB - 1
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maddi Barona, Andrea Mendiguren eta Nico Perez garaile Kyokushineko Munduko Kopan

Yin Yang Gasteizko karate klubaren 50. urteurrena dela eta, Kyokushineko Munduko Kopako proba bat Arabako hiriburuan egin da. 24 herrialdetako 460 karateka lehiatu dira Mendizorrotzan. 10 final jokatu dira, eta hirutan etxekoak nagusitu dira: Maddi Barona, 65 kilotik beherako 23 urtez azpiko mailan, Andrea Mendiguren, 55 kilotik beherako senior mailan, eta Nico Perez, 75 kilotik beherako senior mailan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X