Virginia Diazek urrea lortu du Zagrebeko Munduko Kopan, single scull modalitatean
Virginia Diazek ondo ekin dio kanpainari, Zagrebeko (Kroazia) Munduko Kopan urrea irabazi baitu single scull modalitatean. Erakustaldia eman du, eta estropadaren azken zatian erasoa jotzeko unearen zain geratu da. Azken partzial ikusgarria eginez, lasterketa irabazi du, baina irabazlea argitzeko foto finisha erabili behar izan dute.
Finalean, hirugarren kalean aritu da Diaz, eta atzetik aurrera egin du. Hirugarren postuan abiatu da, eta hortxe mantendu da ia proba osoan zehar. 500 metroetan, Lenka Luksova txekiarrarengandik eta Aurelia-Maxima Katharina Janzen suitzarrarengandik 1:51ra zegoen.
Dena txekiarraren eta suitzarraren artean erabakiko zela zirudienean, Virginiak erasoa jo du 1.500 metro egindakoan. Distantzia murriztu du eta Diaz Janzenen bila joan da. Azken 500 metroetan, Virginiak bere indar guztiak atera ditu aurkaria soken kontra jartzeko, eta, azkenean, biak batera helmugaratu dira; foto finisha behar izan dute lehen postuan nor helmugaratu den argitzeko.
Bestalde, Izaskun Etxanizek zilarrezko domina eskuratu du lemazainik gabeko lauko proban. Santurtziko arraunlaria, Iria Jarama, Maria Frenanda Valencia eta Olivia del Castillorekin batera, bigarren postuan helmugaratu da, 06:50.93ko denborarekin, Txileko laukotearen atzetik (06:46.34).
Zure interesekoa izan daiteke
ARRAUNA ZUZENEAN: Euskotren eta Eusko Label Ligetako estropadak, Pasai Donibanetik
Ikusi Euskotren eta Eusko Label ligetako estropaden zuzeneko emanaldia, Pasai Donibanetik.
Pasai Donibaneko estropada eremuko batimetriak eta baldintzak
Euskotren eta Eusko Label ligetako hamalaugarren jardunaldian, CMO Valves Bandera izango dute jokoan. Pasai Donibaneko estropada eremuko baldintzak eta ezaugarriak ikus daitezke bideo honetan.
Getariako estropada eremuko batimetriak eta baldintzak
Euskotren eta Eusko Label ligetako hamabosgarren jardunaldian, Getariako Ikurrina izango dute jokoan. Getariako estropada eremuko baldintzak eta ezaugarriak ikus daitezke bideo honetan.
Joseba Fernandez: “Gure lanari eusten badiogu merezi dugun tokian jarriko gara sailkapenean”
Eusko Label Ligako hamargarren postuan dago San Juan une honetan. Joseba Fernandez entrenatzaileak azaldu du emaitza hori ez datorrela bat taldearen errendimenduarekin. Egoera dena dela ere, etorkizunarekin baikor agertu da eta larunbateko estropadan "herria arrosez janzteko" deialdia ere egin du.
Etxabetarrak, Getariako Arraun Elkartearen alde lanean
Urrezko ezteiak betetzen ari da Getariako Arraun Elkartea. Joxe Manuel eta Jabier Etxabe, anaiak, sortzaileetako bi dira eta urteak joan, urteak etorri, lanean jarraitzen dute klubean. Iker, euren seme eta iloba, traineruko aurrekalaria da.
Gutxienez bandera bat irabaztea, Zumaiaren helburua
Zumaia denboraldi ona egiten ari da. Hirugarren postuan dago sailkatuta KAE-1 ligan. Mikel Portularrume "Paorra" entrenatzailea kontentu dago orain arte udan egindako lanarekin, baina argu du zer nahi duten.
Galipoak, gustura denboraldiarekin, bandera falta bazaie ere
Zierbena Eusko Label Ligako bigarren sailkatua da, maila bat gehiago erakusten ari den Orioren atzetik. Galipoak denboraldi bukaina egiten ari dira bere erregulartasuna aprobetxatuta, baina bandera bat irabaztea falta zaie uda biribil bat osatzeko.
Fabrika Bandera utzi zuten sei klubetako entrenatzaileek ostegunean lekukotasuna egingo dute
TKEko Diziplinako epaile bakarrak Astilleroko, Arraun Lagunakeko, Hibaikako, Orioko, Tolosaldeako eta Zumaiako entrenatzaileak deitu ditu. Klub horiei diziplinazko prozedura ireki die; izan ere, Euskotren Ligan uztailaren 25ean Donostian jokatzekoa zen Fabrika Bandera utzi zuten.
Nerea Perez, Tolosaldeako patroia: “Kriston denboraldia ari gara egiten, talde berria osatzen dugula kontuan hartuta"
"Ondarroan estropada ona egin genuen; igandean, Hondarribian, aldiz, txanda batetik bestera haizea asko aldatu zen, joateko luzea oso ona egin genuen, baina bueltan ez genuen sentsazio onik aurkitu", azaldu du Tolosaldeako patroiak. "Baliteke gehien gozatzen ari naizen urtea izatea", aitortu du Nerea Perezek.
Ibon Gaztañazpik arraun asteburuak utzitako datu eta irudiak errepasatu ditu
Asteburu honetan eguraldiak eragin zuzena izan duela azpimarratu du, Ondarroako estropada goraipatuz bereziki. Jarraian, epaileen lanari buruz ere aritu da, telearbitrajearen inguruan bere iritzia argi utzitz. Aurtengo udan ziabogetan arazo asko izaten ari dira ontziak eta horren inguruan ere eman ditu azalpenak Ibon Gaztañazpik. Azkenik, estropada eremuaren inguruan kokatzen diren itsasontziek duten jarrera kaltegarria ere salatu du.