GOLFA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Carlota Cigandak bosgarren postuan hasi du Asiako bira Shanghain

Golf jokalari nafarrak parraren azpitik 6 kolpe bilduta bukatu du bere parte-hartzea, Ruoning Yin irabazlearengandik 5 kolpera.

CARLOTA CIGANDA EN UNA FOTO DE ARCHIVO

Carlota Ciganda golf jokalari nafarra. Artxiboko argazkia.

Carlota Cigandak bosgarren postua lortu du LPGA zirkuituko Asiako birako lehen proban, Shanghaiko Buick txapelketan, Sheshan Golf Clubean. Golf jokalari nafarrak 70 kolpeko txartela aurkeztu du azken jardunaldian (-2), eta guztira 282 kolpe batu ditu (-6), irabazlearengandik 5 kolpera.

Ruoning Yin txinatarrak irabazi du txapelketa, azken jardunaldian 68 kolpeko txartela aurkeztu eta guztira 277 kolpe (-11) batuta. Horrela, Hye-Jin Choi hegokorearra kolpe bateko aldearekin gainditu du, Shanghaiko txapelketa bigarrenez irabazteko, 2024an ere gailendu baitzen bertan.

Cigandak 2 birdie (kolpe bat parretik behera) egin ditu, 14. eta 18. zuloetan, eta parrari eutsi dio gainerako zuloetan.

Bestalde, Gaby López mexikarrak hamargarren postuan bukatu du, eta Julia López espainiarrak, berriz, 73. postuan.

Publizitatea
X
Publizitatea
X