Egoitz Bijueska skaterrak bigarrenez irabazi du Munduko Txapelketa
Egoitz Bijueska. Artxiboko argazkia: Europa Press.
Egoitz Bijueskak egungo skater onena dela berretsi du, Asuncion (Paraguai) hirian jokatutako munduko txapelketan urrezko domina irabazita. Mundu mailan lortu duen bigarren urrea da, udaberrian Sao Paulon (Brasil) 2025eko Munduko Txapelketa irabazi baitzuen.
Bizkaitarrak maila bikaina erakutsi du, eta txundituta utzi ditu lehiaketa bertatik bertara jarraitu duten ikusleak..
Bijueskak 94.50 puntu lortu ditu finalean, finalerdietan 94.60 eta final-laurdenetan 94.33 bildu ondoren. Zilarra Tom Schaar estatubatuarrak lortu du (93.07) eta brontzea Gui Khury brasildarrak (92.15).
Bestalde, Naia Lasok meritu handiko bosgarren postua lortu du emakumezoen finalean, munduko zortzi skater onenekin lehiatuta.
Bermeotarrak 78.83 puntu lortu ditu. Urrea Mizuho Hasegawa 15 urteko japoniar gazteak eskuratu du (91.00), zilarra Sky Brown britainiarrak (89.50) eta brontzea Cocona Hiraki japoniarrak (88.50).
Emaitza horri esker, Lasok ondo bideratuta du olinpiar jokoetarako txartela lortzea. Bizkaitarra Parisko jokoetan lehiatu zen, 2024an, eta zazpigarren egin zuen, arazo fisikoak izan arren.