Luis Miguel Ramis
Cata: “Gure helburutik urrun geunden, nire iritziz ezin hobea den errendimendu mailatik urrun”
Jagoba Arrasate izango da osasunaren entrenatzaile berria. Aurkezpen ekitaldian, Nafarroako klubaren kirol zuzendariak azaldu du zergatik erabaki duen Luis Miguel Ramis kargutik kentzea.
Jagoba Arrasate Osasunara itzuliko da, talde gorritxoak Ramis kargugabetu ostean
Talde gorritxoak astelehen honetan eman du erabakiaren berri, zuzendaritza batzordearen bilera baten ostean. Arrasatek 2029ra arteko kontratua sinatuko du. Osasunak Sadarreko ateak zabalduko ditu Arrasate aurkezteko, 12:30ean.
Ramis: “Hainbat jokalari berreskuratuta, futbol gehiago dugu orain eta hori erakutsi behar dugu"
Osasunak Betisi egingo dio bisita, EA Sports Ligako 8. jardunaldiko partidan.
Luis Miguel Ramis, baliogabetutako golaz: “Nire ustez, erabaki okerra da; berriro ere, horrek zigortu egin gaitu”
Osasunak 4-0 galdu du Atletico Madrilen aurka. Partida amaituta, entrenatzaileak Iñigo Arguibidek sartutako eta epaileak baliorik gabe utzitako gola izan du aztergai; jokaldi hori gertatu denean, emaitza 1-0ekoa zen.
Osasunak Atletico Madrilen etxean galdu du, eta hiru partida daramatza punturik batu ezinik (4-0)
Madrilgo taldea Nafarroakoa baino gehiago izan da, eta argi gailendu zaio; hori bai, 28. minutuan, Atletico Madril 1-0 irabazten ari zela, epaileak baliorik gabe utzi du Arguibideren gol bat, erabaki oso eztabaidagarrian. Jonathan Davidek, Kang-in Leek, Le Normandek eta Baenak sartu dituzte Simeoneren taldearen golak.
Ramis, Atleticoren aurkako partidari buruz: “Taldeak saria merezi du egiten ari den lanagatik”
Luis Miguel Ramis Osasunako entrenatzaileak gorritxoek asteazken honetan Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du hedabideen aurrean.
Ramis: “Osasuna Espanyolen aurka ausart ikustea espero dut"
Larunbatean, EA Sports Ligako 5. jardunaldian, Osasunak Espanyolen aurka jokatuko duen partidari begira, Luis Miguel Ramis gorritxoen entrenatzaileak esan du bere taldea ausarta izatea espero duela, eta Alavesen aurkakoan taldeari "oreka" falta izan zitzaiola onartu du.
Luis Miguel Ramis: “Partida parekatua izango dela uste dut"
Alavesek eta Osasunak igandean neurtuko dituzte indarrak Mendizorrotzan, oso derbi parekatuan. Bi taldeak defentsan sendotasuna erakutsita iritsiko dira hitzordu honetara, lehen hiru jardunaldietan gol bakarra jaso baitute. Gainera, Romain Del Castillok debuta egiteko aukera izango du, talde gorritxoarekin bat egin berritan.
Luis Miguel Ramis: “Getaferen proposamena oso argia da eta oso ondo islatzen dute"
Luis Miguel Ramis entrenatzaileak badaki talde indartsua izango dutela aurrean, ideiak oso argi dituena, baina Osasuna etxean Getaferen aurka lehen garaipena lortzeko prest dago, horren ustez.
Ramis: “Oso garrantzitsua zen etxetik kanpo indartsu lehiatu gaitezkeenaren sentsazioa izatea”
Osasunak markagailua irauli du Celtaren aurka, denboraldiko lehen garaipena lortuz (1-2). Luis Miguel Ramisek azpimarratu du garaipen hori merezi zutela, bat gehiagorekin egoteak abantaila eman dien arren. (Bideoa gazteleraz)
Ramis, Celtaren aurkako partidari buruz: “Etxetik kanpo garaipena lortzeko gogoz goaz”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak gorritxoek ostegun honetan Celtaren aurka jokatuko duten partidaren analisia egin du prentsaurrekoan.
Ramis, zaleen txistuei buruz: “Horrek ez gaitzala kikildu”
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Levanteren aurkako berdinketa aztertzeko. Halaber, zale gorritxoen txistuen inguruan ere mintzatu da.
Ramis, LaLigako egutegiarekin haserre: “Ez dakit lehen jardunaldia edo bigarrena ikusten ari naizen, ez da normala"
Osasunako entrenatzailea etsita agertu da Osasunak Levanteren aurka jokatuko duen partidaren atarian, LaLigako lehen bi jardunaldiekin dagoen nahasmenarekin.
Talde batzuek bi partida jokatu dituzte jada, Osasunak bat ere ez, eta astebetean hiru jokatu beharko ditu.
Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”
Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).
Braulio Vazquez: “Ramisek adin eta eskarmentu egokiak ditu, baita taldeetara egokitzeko gaitasuna ere"
Osasunaren kirol zuzendariak azpimarratu duenez, gorritxoen entrenatzaile berriak ibilbide "luzea eta, batez ere, arrakasta handikoa" du. "Burgosen puntuen marka hautsi du", gogorarazi duenez.
Ramis: “Oso eskertuta nago klub handi hau entrenatzeko aukeragatik. Arrasate erreferente izan da"
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaile berriak argi utzi du bere aurkezpenean talde "ezaguna, egonkorra eta jokoaren fase guztiei garrantzia emango diena" nahi duela.
Luis Miguel Ramis Osasunaren entrenatzaile berriaren aurkezpena
Luis Miguel Ramis, Osasunaren entrenatzaile berria
Entrenatzaileak 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte zuzenduko du Nafarroako taldea. Ramis, 55 urtekoa bera, Hypermotion Ligako Burgos CF taldetik iritsi da Osasunara; azken denboraldian, Burgos igoerarako play-offerako sailkatzetik oso gertu gelditu da.