Errege Kopa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errege Kopako bigarren kanporaketaren ordutegiak eta datak euskal taldeentzat

Espainiako Futbol Federazioak Kopako bigarren kanporaketaren ordutegiak jakinarazi ditu gaur arratsaldean, goizean kanporaketak zozketatu ostean.

(Foto de ARCHIVO)

Detail of the Copa del Rey trophy during the draw of round of 8 for Copa del Rey celebrated at Ciudad de futbol de Las Rozas in Madrid on January 20, 2025, in Las Rozas, Spain.



Guillermo Martinez / AFP7 / Europa Press

20/1/2025 ONLY FOR USE IN SPAIN

Errege Kopa. Argazkia: Europa Press

Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) Errege Kopako bigarren kanporaketaren ordutegiak jakinarazi ditu gaur arratsaldean, goizean zozketa egin ostean.

Horrela, zozketak eman duen euskal derbi bakarra, Amorebieta-Osasuna, jokatzen azkena izango da, abenduaren 3an, ostegunean, 21:00etan, hasiko baita.

Euskal taldeek sailkapena jokoan duten gainerako kanporaketak lehenago jokatuko dira, asteartetik asteazkenera bitartean. Horrela, Alaves eta Athletic izango dira sailkapena jokatuko duten lehenak. Talde babazorroak Gimnastica Torrelavegari egingo dio bisita abenduaren 1ean, asteartean, 21:00etan, eta lehoiek Numantziaren aurka jokatuko dute Sorian, egun eta ordu berean.

Asteazkenean , abenduaren 2an, Portugaletek Deportivo A Coruña hartuko du Floridan, 19:00etan. Ordu berean, Eibarrek Sant Andreuri egingo dio bisita. Jardunaldi horretan jokatuko duen azkena Sestao River izango da, Las Llanasen Vila-real hartuko baitu, 21:00etan hasiko den kanporaketan.

Publizitatea
X
Publizitatea
X