Osasunak puntu bat urratu du Mestallan, baina etxetik kanpoko garaipenak zain jarraitzen du (1-1)
Osasunak puntu bat lortu du Mestallan. Ruben Garciak aurretik jarri ditu gorritxoak, baina Hugo Durok berdinketa egin du Valentziarentzat. Azken minutuetan, VARak garaipenaren gola baliogabetu dio Osambelari, eta, ondorioz, nafarrek abuztutik etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen dute.
AURRERAPENA
Valentziak eta Osasunak bana berdindu dute Mestallan, LaLigako 14. jardunaldiko partidan. Gorritxoak gehiago izan dira lehen zatian, eta markagailuan aurreratu dira Ruben Garciaren golari esker. Hala ere, atsedenaldiaren ostean, taldeak atzerapausoa eman du, Valentziari lekua eta ekimena emanez. Etxekoek egoera hori aprobetxatu dute Hugo Duroren bitartez berdinketa lortzeko. Azken minutuetan, VARak Osambelaren gola baliogabetu du, nafarrei garaipena eman ahal izan diena.