Osasunak eta Elxek golik gabeko berdinketa sinatu dute
Osasunak golik gabe berdindu du Elxen aurka (0-0) Sadarren eta bi taldeek 49na punturekin berdinduta jarraitzen dute Adelante Ligako sailkapenean. Biak playoff postuetatik at daude, zazpigarren eta zortzigarren postuetan hurrenez hurren. Dena den, playoff postuetan dauden Zaragozarekin (bosgarren) eta Alcorconekin (seigarren) ere berdinduta daude.
Lehen zatian abagune argi bana izan dute bi taldeek. 27. minutuan, Osasunako Nauzet atezainak Elxen gola eragotzi du Hectorrekin izan duen buruz burukoan garaile aterata. Talde nafarrak, aldiz, gola sartzeko aukera izan du 43. minutuan, baina Alex Berenguerren jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da, jokaldi bikaina egin ostean.
Bigarren zatia parekatua izan da, baina abaguneak Osasunak izan ditu. Urko Veraren jaurtiketa kanpora joan da aurkari batengan jo ondoren. 67. minutuan, Oteguiren erdiraketa jaurtiketa bilakatu da, eta ia ezustean harrapau du Elxeko atezaina. Hurrengo jokaldian, Ninok langara bidali du errematea. Partidako azken minutuetan ez Osasunak ez Elxek ez dute gola sartzeko abagune argirik sortu eta norgehiagoka berdinduta bukatu da (0-0).
Fitxa teknikoa:
0 - Osasuna: Nauzet; Pucko (Nino, 61. min), Tano, Miguel Flaño, David Garcia, Oier; Olavide (Otegui, 66. min), Merino, Roberto Torres; Alex Berenguer (Kenan Kodro, 88. min) eta Urko Vera.
0 - Elche: Javi Jimenez; Caro, Armando, Jose Angel, Noblejas; Mandi, Lolo (Franco, 63. min); Alvaro, Hector Fernandez, Alex Moreno (Hugo Fraile, 82. min); eta Sergio Leon (Espinosa, 72. min).
Epailea: Alberola Rojas.
Alberola Rojas.Zure interesekoa izan daiteke
Raul Moro: “Puntu positiboa da aurkari handi baten aurka"
Arrasate: “Beraien jokalari garrantzitsuenek bertsiorik onena berreskuratu dute, talde oso arriskutsua da”
Anai Morales Osasunara itzuliko da
Jagoba Arrasate: “Porrot oso mingarria izan da; burua altxatu behar dugu, akatsak zuzendu”
Deportivok markagailua irauli du Osasunaren aurka, eta gorritxoek ezinean jarraitzen dute etxetik kanpo (2-1)
Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu dugu eta seriotasuna eman diogu, oro har, partidarekin gustura”
Osasunak erabateko nagusitasunez kanporatu du Atletico Calatayud (0-6)
Jagoba Arrasate: “Aurkaria errespetatu egin behar da, ondo prestatu eta ustezko nagusitasuna zelaian erakutsi”