Kopako finalerdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak aurretik ekingo dio kopako derbiaren bigarren neurketari, baina Athleticek borroka agindu du Anoetan

Matarazzok ezin izango ditu lesionatuta dauden Ruperez, Odriozola eta Kubo zelairatu, baina Oskarsson berreskuratuko du. Joanekoarekin alderatuta Valverdek lau jokalari garrantzitsu berreskuratuko ditu, Vivian, Yuri, Berenguer eta Sancet, baita orduan zigortuta zegoen Paredes ere.

BILBAO, 11/02/2026.- El delantero de la Real Mikel Oyarzabal (c) pelea un balón con Alejandro Rego (i) y Mikel Jauregizar, ambos del Athletic, durante el partido de ida de la semifinales de la Copa del Rey que Athletic Club y Real Sociedad disputan este miércoles en el estadio de San Mamés, en Bilbao. EFE/Miguel Toña

Rego, Oyarzabal eta Jauregizar joaneko partidan, San Mamesen. Argazkia: EFE

Realak eta Athleticek indarrak neurtuko dituzte asteazken honetan Anoetan, 2025/26 Errege Kopako final handirako bigarren txartela eskuratzeko helburuarekin. Talde donostiarrak joaneko partidan San Mamesen lortutako golaren abantaila du.

Abantaila txiki horrekin, Pellegrino Matarazzo estatubatuarraren taldeak bere ikusleekin final bat jokatzea amesten du, 1988tik lortu ez duena; izan ere, garaikurra lortzeko borrokan izan zen azken aldian, hain zuzen ere 2020an, ateak itxita jokatu zuen Athleticen aurka.

Kirol arloari dagokionez, Realak jarraian jokatuko duen hirugarren finalerdia izango da, Mallorcaren eta Real Madrilen aurka galdu ostean. Matarazzok ezin izango ditu Ruperez, Odriozola eta Kubo lesionatuak erabili, baina Oskarsson jokatzeko prest izango du astearte honetan gainerako taldekideekin entrenatu ostean.

Marreroren itzulerarekin, badirudi azpeitiarrak defendatuko duela Realaren atea final-zortzirenetan Osasunaren aurka bikain egin bezala, Alex Remiroren kaltetan.

 

"Partida irabaztera aterako gara", esan du Matarazzok astearte honetako entrenamenduaren ostean. "Bihar ez gara zer gertatzen den ikustera aterako. Irabaztera aterako gara, lehia bakoitza, pausoz pauso, beti partidan sartuta. Taldeak golak egitea eta oldarkor izatea nahi dut", adierazi du. Zaleak prestatzen ari diren harrerari  eta Anoetan sortzea espero den giroari buruz, prestatzaile estatubatuarra "gogotsu" dago.

Matarazzo, Errege Kopako prentsaurrekoan
18:00 - 20:00

Euskal derbia denboraldiko unerik onenean iritsi zaio talde zuri-gorriari, emaitzei erreparatuta bai behintzat. Ernesto Valverderen taldeak azken bederatzi puntuetatik zazpi lortu ditu Ligan, eta urtarrilean piztutako alarmak itzali ditu.

Athleticentzat, azken asteetan puntuez haratago, albiste onenak erizaindegitik heldu zaizkio. Izan ere, joaneko partidan izandako arazo fisikoek josita zegoen taldeari dagokionez, Ernesto Valverdek lau jokalari garrantzitsu berreskuratu ditu, Vivian, Yuri, Berenguer eta Sancet, baita orduan zigortuta zegoen Paredes ere. Nico Williamsek, ordea, ezin izango du jokatu.

Hasierako hamaikakoari dagokionez, ezustekorik ezean, Valverdek atean Alex Padillaren aldeko apustuari eustea espero da, eta Rego izango litzateke Ruiz de Galarretaren ordezkoa zelai erdian, eibartarrak jokatzerik ez balu.

Valverdek astearte honetan adierazi duenez, bere taldearen eta Realaren "argudioak ezberdinak" dira, "estilo ezberdinak" dituztelako, baina biek finalera iristeko helburua dute.       

Ernesto Valverde (Athletic)
18:00 - 20:00

- Balizko hamaikakoak:

Reala: Marrero; Aramburu, Caleta-Car, Jon Martin, Sergio Gomez; Gorrotxategi, Turrientes, Soler, Marin; Oyarzabal eta Guedes.

Athletic: Padilla; Gorosabel, Vivian, Laporte, Yuri; Rego, Jauregizar; Iñaki Williams, Sancet, Berenguer eta Guruzeta.

Epailea: Soto Grado errioxarra.

Futbol-zelaia: Anoeta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X