Errege Kopako finala apirilaren 18an jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, Cartujan
Espainiako Federazioak iragarri du txapelketako final handia apirilaren 18an jokatuko dutela, eta 21:00etan hasiko dela. Reala edo Athletic final horretan izango dira, eta sailkatzea lortzen duen euskal taldeak Bartzelona edo Atletico Madril izango du aurkari.
2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finala apirilaren 18an jokatuko dute, larunbatez, 21:00etan, Cartujan, Sevillan, asteazkenean Espainiako Futbol Federazioak iragarri duenez.
Hasiera batean, txapelketako finala apirilaren 25erako zuten aurreikusita, baina duela aste batzuk Espainiako Federazioak adierazi zuen aurreko asteburuan izango zela, alegia, apirilaren 18an edo 19an; hala, ofiziala da apirilaren 18an jokatuko dutela, larunbatez, eta 21:00etan hasiko dela.
Euskal talde bat izango da final horretan, Reala edo Athletic, eta beste talde finalista Bartzelona edo Atletico Madril izango da. Martxoaren 4an zehaztuko da dena; aurreko egunean, martxoaren 3an, Bartzelona-Atletico Madril itzuliko partida izango da (joanekoan, Atletico Madril 4-0 gailendu zen), eta hilaren 4an, ordea, Reala-Athletic norgehiagoka izango da jokoan, Anoetan (San Mamesen, Realak 0-1 irabazi zuen).
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.