Bodø/Glimtek historia egin du, Inter Milan Txapeldunen Ligatik kanporatuta
Norvegiako taldeak 0-2 irabazi zion Inter Milani final-zortzirenetako play-offetako itzuliko partidan. Bayer Leverkusenek, Newcastlek eta Atletico Madrilek ere final-zortzirenetara aurrera egitea lortu dute.
Bodo/Glimtek balentria historikoa lortu zuen astearte honetan Inter Milan Txapeldunen Ligako egungo txapeldunordea lehiatik at utzita; izan ere, final-zortzirenetako play-offetako itzulikoan nagusi izan zen (0-2). Era berean, Newcastlek Qarabag menderatu zuen (3-2), eta Bayer Leverkusenek joaneko partidako aldea baliatu zuen aurrera egiteko, Olympiakosen aurka 0-0 berdindu arren.
Horrenbestez, 50.000 biztanle pasatxoko Bodo herri txikia, Artikoko zirkulu polarrean, eta final-zortzirenetarako txartela ospatzen ari da gaur. Orain, Manchester City ala Sporting Club Portugal izango dituzte aurkari.
Halaber, Bayer Leverkusenek final-zortzirenetan jokatuko du, Arsenalen edo Bayern Munichen aurka, nahiz eta Jose Luis Mendilibarren Olympiakosen aurka berdindu.
Newcastlek ere aurrera egin zuen, Qarabag mendean hartuta. Joaneko 1 eta 6koak Newcastle sailkatzea bideratu zuen. Itzulikoan, lehen sei minutuetan ia erabakita utzi zuten kanporaketa, bi gol sartu baitzituzten: Sandro Tonal eta Joelinton izan ziren golegileak. Final-zortzirenei begira, Bartzelona edo Chelsea izan daitezke Eddie Howeren mutilen arerioak.
Azkenik, Atletico Madril final-zortzirenetan izango da, Brujasen kontra 4-1 irabazi ostean, Sorlothen hiru golei eta Jhonny Cardosoren beste bati esker.