Atletico Madril izango da Realaren edo Athleticen aurkaria Sevillako finalean
Bartzelonak joaneko partidako desabantaila murriztu du hiru golekin (3-0), baina luzapena behartzeko laugarrena falta izan zaio.
Simeone, Raphina kontsolatzen, Atleticoko jokalariek finalerako txartela lortu izana ospatzen duten bitartean. Argazkia: EFE
Atletico Madrilek Errege Kopako finalerdietako kanporaketa iraultzeko Bartzelonaren saiakera zapuztu du. Bartzelonak garaipena lortu du Spotify Camp Noun (3-0), itzuliko neurketan, baina Simeoneren taldeak joaneko partidako 4-0ekoa baliatu du Reala edo Athletic aurkari izango den finalerako sailkatzeko. Talde koltxoneroak 20. finala jokatuko du, bere historiako 11. Koparen bila.
Jules Kounde eta Alejandro Balde Kataluniako taldeko jokalariek min hartu dute norgehiagokan zehar. Lehen zatian Marc Bernalek, 29. minutuan, eta Raphinhak, 47.ean penaltiz, eta berriz ere Bernalek, 72. minutuan, egin dituzte golak, eta luzapena behartzeko zorian izan dira.
Horrela, Bartzelonak balentria lortzear izan da Kopako finalerdietako itzuleran, eta Spotify Camp Nou futbol-zelaiak gau epikoa bizi du, baina amaiera zoriontsurik gabe. Gainera, bere publikoak txalo artean esan dio agur talde blaugranari, gau epiko bat eskaini diolako esker onez.
- Fitxa teknikoa:
3 - Bartzelona: Joan Garcia; Kounde (Balde, 13. min) (Araujo, 70. min), Cubarsi, Gerard Martin, Cancelo; Bernal, Pedri; Lamine Yamal, Fermin (Rashford, 64. min), Raphinha; eta Ferran (Dani Olmo, 64. min).
0 - Atletico Madril: Musso; Llorente, Pubill, Hancko, Ruggeri; Giuliano (Gimenez, 76. min), Cardoso, Koke (Sorloth, 58. min), Lookman (Molina, 58. min); Griezmann eta Julian Alvarez (Baena, 69. min).
Golak: 1-0: Marc Bernal, 29. min 2-0: Raphinha (penaltiz), 45+5. min 3-0: Bernal, 72.
Epaileak: Ricardo de Burgos Bengoetxea(Euskal Autonomia Erkidegoko batzordea). Txartel horiak atera dizkie Dani Olmo (66. min), Cancelo (67. min), Lamine Yamal (90+3. min) eta Baena (90+5. min) jokalariei.
Nabarmentzekoa: Bartzelonako Spotify Camp Noun jokatu da Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, 45.399 ikusleren aurrean.
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.