Real Madril-Manchester City, Newcastle-Barça eta Atletico-Tottenham, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan
Final-zortzirenetako joaneko neurketak martxoaren 10ean eta 11n jokatuko dira; itzulikoak, berriz, martxoaren 17an eta 18an.
Txapeldunen Ligako final zortzirenetako zozketa. Argazkia: EFE
UEFAk Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako partidak zozkatu ditu ostiral honetan Suitzako Nyon hirian duen egoitzan.
Honela geratu dira final-zortzirenetako kanporaketak:
- PSG (FRA) - Chelsea (ING)
- Galatasaray (TUR) - Liverpool (ING)
- Real Madril (ESP) - Manchester City (ING)
- Atalanta (ITA) - Bayern Munich (GER)
- Newcastle (ING) - Bartzelona (ESP)
- Atletico Madril (ESP) - Tottenham (ING)
- Bodo Glimt (NOR) - Sporting (POR)
- Bayer Leverkusen (GER) - Arsenal (ING)
Joaneko neurketak martxoaren 10ean eta 11n jokatuko dira; itzulikoak, berriz, martxoaren 17an eta 18an.