Newcastlek ia erabakita utzi du kanporaketa eta Bodok eta Leverkusenek bereak bideratu dituzte
Ingalaterrako taldeak Qarabag gainditu du etxetik kanpo (1-6), norvegiarrek 3-1 irabazi diote Interri eta talde alemaniarrak 0-2 gainditu du Olinpiakos Grezian. Aitzitik, Brujasek eta Atletico Madrilek 3-3 berdindu dute Belgikan.
Newcastle taldeko jokalariak, Qarabagen aurka egindako goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Newcastle Unitedek ia erabakita utzi du Txapeldunen Ligako final-zortzirenen atariko kanporaketa Qarabagen aurka, etxetik kanpo 1-6 jipoituta, Anthony Gordonen lau golei eta Malick Thiaw eta Jacob Murphyren beste biri esker.
Esan bezala, Gordon hegaleko ingelesak lau gol egin ditu lehen zatian, eta atsedenaldira bost goleko aldearekin joan da Newcastle, eta hurrengo kanporaketarako txartela ia poltsikoan du, itzulerako partidaren zain.
Era berean, Bodo Glimtek nahiko jota utzi du Inter Milan, iazko Txapeldunen Ligako finalista. Norvegiarrek etxean, belar artifizialeko futbol-zelaian, 3-1 irabazi diete nerazzurriei.
Datorren astean serio jarri beharko da Inter San Siron. Artikoko zirkulu polarraren iparraldean dagoen Norvegiako hiritik bi golen desabantaila oso garesti atera dakieke Cristian Chivuren jokalariei, ohi duten sendotasun defentsibo eta erasoko gose hori erakusteko gai izan ez direlako, hiru minututan itxuragabetuta, 61. eta 64. minutuen artean, erabakigarriak izan daitezkeen bi gol jaso baitituzte.
Bayer Leverkusenek Patrik Schicken oportunismoan aurkitu du Pireon irtenbidea, eta 0-2 irabazi dio Olinpiakosi, aurrelari txekiarrak hiru minutu eskasetan (60-63) Txapeldunen Ligako final-zortzirenen bidean jarri du Alemaniako taldea.
Olympiakosek ez du partida txarra egin. Azken metroetan jokaldiak biribiltzea falta izan zaio. Nagusitasun faseak izan ditu, baina une garrantzitsuetan ez du golik sartu. Leverkusenek, ordea, Schicken eraginkortasuna baliatu du bigarren zatian, hurrengo faserako sailkapena bideratzeko.
Bestalde, Atletico Madrilek berdinketa lortu du Brujasen aurka, atsedenaldira 0-2 joan ostean. Belgikako taldeak markagailua irauli du bigarren zatiaren hasieran bi gol azkar sartuta, eta azken minutuetan hirugarren bat sartuta neurketa berriro orekatu ahal izan du; aldez aurretik, bere atean gola egin ondoren.
Julian Alvarezek penaltiz, Lookmanek eta Ordoñezek bere atean sartu dituzte Diego Pablo Simeoneren taldearen golak, eta Onyedikak, Tresoldik eta Tzolisek egin dituzte Ivan Lekorenen golak, itzulikoan dena erabakitzeke uzteko.
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.