Kopako derbiaren aurreneko hitzordua San Mamesen, eta bi taldeak lehiarako prest
Lehoiek presio apur bat gutxiagorekin egingo diote aurre joaneko partidari, Ligan Levanteri irabazi eta gero. Txuri-urdinek, beren aldetik, azken hamar norgehiagoketan ez dute porrotik izan, eta bolada ezin hobean dira.
Lehial, erdiraketa batean, San Mamesen jokatutako Ligako azken derbian. Argazkia: EFE
San Mamesek Athleticen eta Realaren arteko Errege Kopako finalerdiko joaneko partida hartuko du asteazkenean. EITBk finalerdiko joaneko eta itzuliko neurketak zuzenean emango ditu, baita finala ere. Talde zuri-gorria indarberrituta helduko da joaneko neurketara, azken bi partidak irabazita. Era berean, Pellegrino Matarazzo iritsi zenetik bolada oso onean dago talde txuri-urdina; izan ere, azken hamar norgehiagoketan ez du porrotik izan.
Lehoiek presio apur bat gutxiagorekin ekingo diote lehiari, Levanteri irabazi eta gero. Partida lau egun lehenago taldeak Mestallan izan zuen hobekuntza txikiaren isla izan zen, eta, batez ere, urrezko hiru puntu eman zizkien Ernesto Valverderen jokalariei, Ligako egoera kezkagarria izaten hasia zenean.
Guruzetaren golek eta Williams anaien lesioen eboluzio onak baikortasuna zabaldu dute Bilbo aldean. Hala ere, talde zuri-gorriak partida honetarako duen arazo handia, denboraldi honetan ia beti gertatu izan den bezala, defentsan duen hutsune kopurua da.
Valverdek ezin izango du Paredes zelairatu, bigarren eta azken partida beteko du zigorturik, Leonen epaileak txartel gorria atera baitzion, eta itxura guztien arabera, Dani Vivian eta Yuri Berchiche ez dira jokatzeko moduan egongo.
Realak, bere aldetik, azken hamar partidetan ez du porrotik izan, eta Matarazzo entrenatzailea iritsi denetik jokalari txuri-urdinak indarberrituta daude.
Realak jarraian jokatuko duen Kopako hirugarren finalerdia izango da, eta hogeigarrena guztira. Izan ere, 1988az geroztik taldeak ez du zaleen babesarekin finalik jokatu. Horregatik, jarraitzaile txuri-urdinak oso ilusionatuta daude, 2019-2020 denboraldiko balentria errepikatzeko aukera baitute, Reala Kopako txapeldun izan baitzen, Athletic mendean hartuta, baina oraingoan finala harmailak beteta jokatuko litzateke.
Matarazzok Zakharyan, Sucic, Barrenetxea eta Ruperezen bajak izango ditu, denak min hartuta daudelako. Unai Marrero atezaina ere ez da deialdian sartu azkenean, nahiz eta maskararekin entrenatzen ibili den, aurpegian ebakuntza egin ostean.
Ez da aldaketa handirik espero hamaikakoan eta zalantza bakarra da ezker hegalean nor arituko den. Hautagaiak Marin (San Mamesen eta Elxen aurka jokatu zuen) eta Sergio Gomez (Aihen hegalean dela) dira; azken formula hori ez zen ondo atera Mendizorrotzan, final-laurdenetan.
Brais Mendez duela astebete eta erdi epaileak egotzi zuen Ligako derbian, eta Sucic lesionatuta dagoenez hasierako hamaikakoan izango da, Turrientes eta Soler zelai erdian lagun dituela.
Balizko hamaikakoak:
Athletic: Padilla; Areso, Monreal, Laporte, Lekue; Ruiz de Galarreta, Jauregizar; Navarro, Guruzeta, Nico Williams eta Iñaki Williams.
Reala: Remiro; Aramburu, Zubeldia, Jon Martin, Sergio Gomez; Turrientes, Soler, Brais Mendez, Marin; Guedes eta Oyarzabal.
Epailea: Jose Maria Sanchez Martinez murtziarra.
Zelaia: San Mames.
Ordua: 21:00.
Zure interesekoa izan daiteke
Barçak, Bayernek eta Liverpoolek aurkariak jipoitu eta sailkapena lortu dute; Atleticok, ordea, gehiago sufritu du
Barçak jipoia eman dio Newcastleri (7-2) bigarren zatian, Alemaniako taldeak Atalanta 4-1 hartu du mendean, eta talde ingelesak 4-0 irabazi dio Galatasarayri.
Afrikako Futbol Konfederazioak finala galdutzat eman dio Senegali; Maroko da Afrika Kopako txapelduna
Marokok aurkeztutako helegiteei erantzun ondoren hartu du erabakia erakundeko Apelazio Batzordeak.
Sportingek kanporaketa irauli eta Bodoren ametsa zapuztu du, eta PSGk, Real Madrilek eta Arsenalek aurrera egin dute
Sportingek 5-0 irabazi dio Norvegiako taldeari, Lisboan. PSGk 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari. Zuriek Cityren markagailua iraultzeko saiakera eragotzi dute Viniciusen bi golei esker (1-2), eta Arsenalek Leverkusen gainditu du etxean (2-0).
Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrilgo eta Norvegiako taldeek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari, Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Bayernek eta Atleticok kanporaketa bideratu dute, eta Galatasarayk aurrea hartu du
Turkiako taldeak ezustean harrapatu du Liverpool (1-0) kanporaketaren hasieran, Alemaniako taldeak Atalanta jipoitu dute Bergamon (1-6), koltxoneroek 5-2 irabazi diote Tottenhami eta Bartzelonak azken hatsean berdinketa (1-1) lortu du Newcastlen.
Lau hamarkada, azken Atletico Madril - Reala Kopako finaletik
Hitzordu hura 1987ko ekainaren 27an jokatu zuten La Romaredan, eta John Toshacken Reala nagusitu zen penaltietan.
Real-Athletic Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidaren laburpena
Realak 1-0 irabazi dio Athletici Errege Kopako finalaurreko itzulerako partidan. Joanekoan gol bateko abantaila hartua zuen talde txuri-urdinak, hortaz, 2-0arekin lortu dute Sevillarako txartela. Hemen norgehiagokaren laburpena.
Reala, finalera Anoetan Athletic kanporatuta, Kopako derbi zirraragarrian (1-0)
Realak Atletico Madrilen aurka neurtuko ditu indarrak apirilaren 18an Sevillako Cartuja futbol-zelaian jokatuko den finalean. Txuri-urdinek 1-0 mendean hartu dute talde zuri-gorria, Oyarzabalek azken minutuetan penaltiz sartutako gol bati esker.
ARGAZKI-GALERIA: Reala-Athletic Kopako finalerdiak utzitako irudirik onenak
Realak eta Athleticek 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finalaurrekoaren itzuliko neurketa jokatu dute. Hemen daude ikusgai Kopako euskal derbiak utzitako irudi ederrenetako zenbait.
Realaren eta Athleticen autobusek zaleen azken animoak jaso dituzte, giro ikusgarrian, Anoetara bidean
Errege Kopako finalerdietako derbia erabakigarria hasteko ordu eta erdi gelditzen zirela, zale txuri-urdinek eta zuri-gorriek babes ikaragarria eman diete jokalariei.