Sportingek kanporaketa irauli eta Bodoren ametsa zapuztu du, eta PSGk, Real Madrilek eta Arsenalek aurrera egin dute
Sportingek 5-0 irabazi dio Norvegiako taldeari, Lisboan. PSGk 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari. Zuriek Cityren markagailua iraultzeko saiakera eragotzi dute Viniciusen bi golei esker (1-2), eta Arsenalek Leverkusen gainditu du etxean (2-0).
PSG, goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE
Sportingek, luzapenean, oso zaila zen kanporaketa irauli du astearte honetan, eta Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela lortu du, Bodo/Glimt 5-0 mendean hartuta. Horrenbestez, Norvegiako taldearen ametsa eta balentria ezerezean geratu da.
Etxekoak helburu argi batekin atera dira zelaira: joaneko neurketan 3-0 galdu ondoren markagailua iraultzea, eta Norvegian jokatu zuten bestelako futbola egin dute, indartsuagoa eta dinamikoagoa, atseden hartuta, asteburu honetan Portugalgo Ligan partidarik jokatu ez dutelako.
Bestalde, lehiaketako egungo txapeldunak, Paris Saint-Germainek, joaneko 5-2koaren ostean, 0-3ko emaitzarekin aise irabazi dio Chelseari, Khvicha Kvaratskhelia eta Bradley Barcolaren (biak lehen 15 minutuetan) eta Senny Mayuluren golei esker (bigarren zatian).
Real Madrilek, Bernardo Silvari txartel gorria atera (20 minutu) ondoren, Manchester Cityren markagailua iraultzeko saiakera zapuztu du, Vinicius Juniorren bi golei esker (1-2), eta kanporaketan 1-5 nagusitu da.
Joaneko 3-0eko abantailarekin hasi den itzulerako partida garraztu zaie zuriei, 20. minutuan, epaileak Bernardori txartel gorria atera baitio, ateko marra gainean baloia besoarekin ukitu duelako. Epaileak penaltia adierazi du, eta Vinicius Juniorrek, hamaika metroetatik, ez du huts egin.
Erling Haalandek berdinketa lortu du atsedenaldira iritsi aurretik, eta Courtois aldatu behar izan dute atsedenaldian, min hartuta zegoelako. Hala ere, City ez da ezein momentutan egon Alvaro Arbeloaren taldea sailkatzea eragozteko zorian.
Premier Leagueko liderrak Ligako Kopako finalean, FA Cupen eta orain Europako zortzi talde onenen artean jarraitzen du. Mikel Arteta donostiarraren Arsenalek ere egin beharrekoak egin ditu Bayer Leverkusenen aurka. Kanporaketa etxean erabakita utzi du, eta, hirugarren urtez jarraian, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan izango da (2-0).
Nahiz eta joanekoan banakoa azken minutuetan eta penaltiz lortu, eta Leverkusenek urteko partidarik txarrenetakoa egin arren, Arsenal sailkatu da gaur, denboraldi honetako Europako bost partidak irabazi dituen etxean, Londresen.
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.