Barçak, Bayernek eta Liverpoolek aurkariak jipoitu eta sailkapena lortu dute; Atleticok, ordea, gehiago sufritu du
Barçak jipoia eman dio Newcastleri (7-2) bigarren zatian, Alemaniako taldeak Atalanta 4-1 hartu du mendean, eta talde ingelesak 4-0 irabazi dio Galatasarayri.
Bayern Municheko jokalariak, Harry Kaneren gola ospatzen. Argazkia: EFE
Bartzelonak Newcastle zigortu du (7-2) Spotify Camp Noun. Gol zaparrada sartu du bigarren zatian, eta Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako txartela lortu du, 8-3ko emaitzarekin.
Raphinhak, Marc Bernalek eta Lamine Yamalek, penaltiz, blaugranen golak egin dituzte, eta Anthony Elangak, newcastledarren biak. Horrela 3-2 bukatu da lehen zatia. Bigarren zatian, etxeko taldea Newcastlen gainetik pasa da Fermin Lopez, Raphinha eta Robert Lewandowskiren golekin.
Liverpoolek atsedenaldiaren ostean asmatu du, bigarren zatian aurrera egin du, eta hamar minututan erabakita utzi du kanporaketa. Final-laudenetan Paris Saint Germain izango du arerio, eta iazko txapelketan jasotako porrotaren mendekua bilatuko du PSGren kontra.
Arne Sloten taldeak erritmo eta zehaztasun erakustaldia eman du bigarren zatian; izan ere, Galatasarayk lehen zatian talde ingelesari eutsi dio, Ugurcan Cakir atezainaren inspirazioari esker. Atezainak penalti bat gelditu dio Mohamed Salahri, markagailua 1-0 zegoela, baina atsedenaldiaren ondotik ezin izan du Liverpoolen gol-oldea eragotzi.
Allianz Arenan, berriz, Bayernek ondo kudeatu du joaneko partidako abantaila (1-6). Lehendabizi Harry Kanek abisua eman du eta ondoren Luis Diazek ordu laurdena pasata. Jarraian Kaneren beste jaurtiketa batek Giorgio Scalviniren ukondo batekin topo egin du. Epaileak penaltia adierazi du, eta hamaika metroetatik goleatzaile ingelesak ez du barkatu.
Atsedenaldiaren ondoren, Kane italiarren amesgaizto bihurtu da berriro. 54.ean 2-0ekoa sartu du, bi aurkari atzean utzi eta ezkerkada eskuadran jarriz, eta bi minutu beranduago taldekideen presioan lagundu du baloia lapurtzeko; Luis Diazek jokaldia bideratu du eta Lennart Karlek 3-0ekoa jarri du markagailuan, jaurtiketa gurutzatua eginez.
70.ean rolak trukatu dira, Karlek pase luzea eman dio Diazi. Diazek 4-0ekoa egin du baloia, atezainaren irteera aprobetxatuz, gainetik jarriz. Partidako azken txanpan, Lazar Samardzicek Atalantaren ohorearen gola egin du korner batean bigarren zutoinean, Mario Pasalicek buruz ukitutako baloia aprobetxatuz.
Bestalde, Atletico Madrilek asko sufritu du Tottenham Hotspur kanporatzeko. Talde ingelesak neurketa 3-2 irabazi arren, ezin izan du joaneko 5-2koa irauli. Koltxoneroek Bartzelonaren aurka jokatuko dituzte final-laurdenak.
Randal Kolo Muaniren eta Xavi Simonsen golek, azken horrek bi egin ditu, ez dute sailkapena lortzeko balio izan, Julian Alvarezek gol ikusgarria egin baitu, eta Hanckok buruz beste bat.
Zure interesekoa izan daiteke
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.
Athletic EH Kopako finalera, Alavesi 3-0 irabazita
Athleticek 3-0 menderatu du Alaves Amurrion jokatu den Euskal Herria Kopako lehen finalerdian. Zugasti, Valero eta Benitoren golek finalean sartu dute talde zuri-gorria. Aurkaria Real Sociedad eta Eibarren artean erabakiko da, igandean, Azkoitian.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
2026ko Euskal Herria Kopa aurkeztu dute: Moeve F Ligako lau taldeak arituko dira txapelketan
Hilaren 15ean, Amurrion, Alavesek eta Athleticek lehen finalerdia jokatuko dute, eta 16an, Azkoitian, Eibar eta Reala arituko dira nor baino nor gehiago, finalera sailkatzea lortzeko. Finala abuztuaren 19an izango da, Irunen.
2026ko Munduko futbol Txapelketako egutegia, emaitzak eta sailkapenak
Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta Estatu Batuetan, Kanadan eta Mexikon jokatuko dute, uztailaren 19ra bitartean.
Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoa eta 2026ko Munduko Txapelketako goleatzailerik onenak
Munduko Txapelketa 1930ean jokatu zuen aurrenekoz, Uruguain. Ordutik, hainbat jokalari bikainek lortu dute golen bat sartzea Munduko Txapelketaren batean; baina… nortzuek egin dituzte golik gehien? Munduko Txapelketako golegilerik onenen zerrenda historikoan jaso dugu hori, bai eta 2026ko ekitaldian nortzuek sartu dituzten golik gehien ere.
Lionel Scaloni, finalaren ostean: “Min ematen du gaur lehiatu ezin izanak”
Lionel Scaloni Argentinako hautatzaileak Munduko Kopako finalean Espainiaren aurka jasotako porrota aztertu du, eta bere etorkizunaz ere mintzatu da.