Real Madrilek, Bodo/Glimtek eta PSGk final-zortzirenetako kanporaketak bideratu dituzte
Madrilgo eta Norvegiako taldeek Manchester City eta Sporting Portugal 3-0 jipoitu dituzte, hurrenez hurren, eta egungo txapeldunak 5-2 irabazi dio Chelseari, Parisen. Bayer Leverkusenek eta Arsenalek, aldiz, bana berdindu dute.
Real Madrilek aurrerapauso handia eman du Bernabeun, Manchester Cityri 3-0 irabazita. Argazkia: EFE
Real Madrilek Manchester City jipoitu du asteazken honetan, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan (3-0), Fede Valverde uruguaitarraren hiru golei esker; hirurak lehen zatian, 20., 37. eta 42. minutuetan.
Zurien errenta handiagoa izan zatekeen, baina Gianluigi Donnarumma italiarrak penalti bat gelditu dio Vinicius Junior brasildarrari 57. minutuan.
Bodo/Glimt ere final-laurdenetan sartzeko zorian da, Norvegian Sportingen aurka erakustaldia eman baitu. Norvegiako taldeak 3-0 irabazi du Fet, Blomberg eta Hoghen golekin. Taldea futbolgile izugarria da, eta Artikoko ekosistema exotikoan distira berezia du.
Bodo/Glimt taldeak aspaldi utzi zion bitxi izateari, eta orain Txapeldunen Ligako final-laurdenak oso gertu ditu. Orain arte Norvegiako talde bakar batek lortu du langa hori gainditzea: Rosenborgek, 1997an, eta Juventusek kanporatu zuen.
PSGk, Parisen, ia abantaila erabakigarria hartu du aurre egin dion Chelsearen aurka. Talde ingelesak sendotasun falta gogotik ordaindu du (5-2).
Azken ordu laurdenean, Kvaratskhelia ikaragarri jardun da, eta PSGri abantaila izugarria eman dio, zelaian zelan ibili den ikusita. Luis Enriqueren mutilek ez dira ahal bezain ondo aritu, baina datorren astean Stamford Bridgen jokatuko dute, errenta mamitsuarekin.
Bestalde, Bayer Leverkusenek eta Arsenalek bana (1-1) berdindu dute, Alemanian. Robert Andrichek Leverkusenen gola egin du 46. minutuan, eta Kai Havertzek, penaltiz, Arsenalen aledkoa, 87. minutuan.
Bi golak geldikako jokaldietan egin dituzte —Andrichena burukada bat izan da, korner batean—, taktikak markatutako partida batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bayernek eta Manchester Unitedek garaipena lortu dute eta Erromak berdinketa Txapeldunen Ligako estreinakoan
Bayern Munichek 5-0 jipoitu du Bodo/Glimt, Manchester Unitedek 4-0 garaitu du Sabah, eta Erromak eta Fenerbahçek 1-1 berdindu dute 2026-27ko Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Como 1907k garaipen argia lortu du Leipzigen aurka, eta Shakhtarrek puntu bat eskuratu du PSVren zelaian.
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.