Espainiak gol zaparrada sartu dio Zambiari, eta final-zortzirenetarako txartela ziurtatu du (5-0)
Espainiako selekzioak Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketako final-zortzirenetan izango dela ziurtatu du asteazken honetan, Zambiari aise gailendu eta gero (5-0). Irene Paredes gipuzkoarra titular gisa aritu da, eta Oihane Hernandez bizkaitarra, ostera, aulkitik aterata zelairatu da bigarren zatiaren hasieran.
Jorge Vildaren jokalariek jardunaldi bateko aurrerapenarekin bermatu dute hurrengo faserako sailkapena, eta, beraz, nahiko baldintza erosoan iritsiko dira hirugarren jardunaldira, C multzoko lehen postua zehazteko erabakigarria izango den Japoniaren aurkako partidara, alegia. Bata zein bestea elkarren aurka arituko dira datorren astelehenean, uztailaren 31n.
Intentsitate handiko lehen minutuetan, Espainiak berehala ireki du markagailua Teresa Abelleirak 9. minutuan area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu eta zehatz baten bidez.
Lau minutu geroago, Jenni Hermosok Espainiako selekzioko goleatzaile nagusi historikoa dela erakutsi du, eta markagailuko aldea handitu du, burukada batekin, Alexia Putellasen erdiraketa neurtua jaso ondoren.
Dena den, Zambiak ez du etsi, nahiz eta markagailuaren emaitza kontrakoa izan eta defentsa ahulduta eduki. Izan ere, hirugarren atezainarekin jokatu dute, Hazel Nali atezaina lesionatuta baitago, eta Catherine Musondak zigorra bete behar zuen gaurkoan, lehen jardunaldiko neurketan bi txartel hori ikusi baitzituen).
Barbra Banda kapitain eta aurrelaria erreferente nagusitzat hartuta, talde afrikarrak borroka egin du, eta, hala, Rachael Kundananjik (Eibarreko jokalari ohia) eta Siomala Mapepak arriskua sortu dute espainiarren inguruetan.
Haatik,Mapepak partida utzi behar izan du lehen zatian, falta gogor bat jaso ondoren, eta bi taldeen erritmoa moteldu egin da.
Espainiako taldea hiru aldaketa eginda itzuli da zelaira bigarren zatian. Vildak Alexiari atseden ematea erabaki du, eta Alba Redondo atera du haren ordez. Horrez gain, atsedenaldia eman die Salma Paralluelori eta Ona Battllleri ere, eta haien tokian sartu dira Eva Navarro eta Oihane Hernandez sopeloztarra, hurrenez hurren.
Bigarren zatiaren hasiera lehenengoa baino parekatuagoa izan ostean, Espainiako taldeak laster egiaztatu du bere 23 jokalarien sendotasuna, Alba Redondok hirugarren gola sartu baitu Eva Navarroren jaurtiketa baten ondoren.
Geroxeago, Irene Guerreroren erremate batek zutoinean jo osteko aldaratzea sareetara bidali du Jenni Hermosok. Hasiera batean, epaileak baliogabetu egin badu ere, VARak baliozkotasuna eman dio madrildarraren bigarren golari.
Horren ondoren, Zambiak behera egin du eta tarte gehiago utzi ditu, Navarrok eta Redondok aprobetxatu dituztenak. Azkenean, Levantekoak bosgarren gola sartu du.
Fitxa teknikoa:
5 - España: Misa Rodríguez; Ona Battle (Oihane Hernández, 46. min), Irene Paredes, Ivana Andrés, Olga Carmona; Teresa Abelleira, Aitana Bonmatí (Irene Guerrero, 61. min), Alexia Putellas (Alba Redondo, 46. min); Mariona Caldentey (Athenea del Castillo, 83. min), Jennifer Hermoso eta Salma Paralluelo (Eva Navarro, 46. min).
Entrenatzailea: Jorge Vilda.
0 - Zambia: Eunice Sakala; Lushomo Mweemba (Vast Phiri, 76. min), Margaret Belemu, Martha Tembo, Agness Musesa; Susan Banda (Mary Wilombe, 37. min), Evarine Katongo (Ochumba Lubandj, 76. mini), Ireen Lungu; Rachael Kundananji, Barba Banda eta Siomala Mapepa (Avell Chitundu, 37. min).
Entrenatzailea: Bruce Mwape.
Golak: 1-0: Teresa Abelleira, 9. min. 2-0: Jenni Hermoso, 13. min. 3-0: Alba Redondo, 69. min. 4-0, Jenni Hermoso, 70. min. 5-0: Alba Redondo, 85. min.
Epailea: Oh Hyeon-jeong (Hego Korea). Txarel horiak: Ochumba Lubandji eta Martha Tambo (Zambia).
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticen eta Realaren arteko Kopako finalerdietako partidak otsailaren 11n eta martxoaren 4an izango dira
Bi lehiak asteazkenez jokatuko dira, 21:00etatik aurrera. Lehena San Mamesek hartuko du, eta Anoetan erabakiko da txuri-urdinen eta zuri-gorrien arteko kanporaketa.
Athleticen eta Realaren arteko derbia Errege Kopako finalerdietan
Joanekoa San Mamesen jokatuko da, eta itzulikoa, Anoetan. Beste finalerdian, Atletico Madrilek eta Bartzelonak neurtuko dituzte indarrak.
Errege Kopako finalerdietako zozketa, zuzenean, kirolakeitb.eus atarian, 13:00etatik aurrera
Athletic eta Realaz gainera, Bartzelona eta Atletico Madril sartuko dira zozketa honetan.
Realak Alavesen aurkako kanporaketa irauli du bigarren zatian, eta Errege Kopako finalerdietarako sailkatu da (2-3)
Bizi-bizia izan den partidan, Abdek aurretik jarri du Alaves, Oyarzabalek 1-1ekoa sartu du, Toni Martinezek penaltiz egin du 2-1ekoa, Remirok penalti bat gelditu dio Toni Martinezi berari, Guedesek 2-2koa sartu du, eta Oskarssonek egin du Realaren hirugarren gola.
Zaleak prest, Alaves-Reala derbiaz gozatzeko
Alavesek eta Realak Errege Kopako finalaurrekoetarako txartela dute jokoan gaur gauean, Mendizorrotzan, jokatuko duten derbian. Zaleak gogotsu agertu dira, partidaren atarian.
Real Madrilek Benficaren aurka jokatuko du, eta Atleticok Brujasen aurka, Txapeldunen Ligako playoffetan
Playoffetako joaneko partidak otsailaren 17an eta 18an jokatuko dira, eta itzulerakoak, astebete geroago, hilaren 24an eta 25ean.
Errege Kopako finalaren data aldatuko dute, eta ziurrenik apirilaren 18ra edo 19ra aurreratuko da
Apirilaren 25ean jokatzekoa zen finala, baina sasoi horretan azoka ospatzen dute Sevillan. Gainera, asteburu horretan bertan Motoziklismoko Munduko Txapelketako Espainiako Sari Nagusia izango da Jerez de la Fronteran (Cadiz), Andaluziako hiriburutik 90 bat kilometrora.
Bartzelonak seigarren Superkopa irabazi du klasiko parekatu batean (2-0)
Brugts eta Putellas protagonistak izan dira Bartzelonak Superkopan duen nagusitasuna berretsi duen partida zirraragarrian.
Alessandro Ruta kirol-adituaren ikuspuntua, Atalanta-Athletic partidari buruz
Alessandro Ruta kirol-aditu italiarrak gaur gaueko partida nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan. Atalanta ikusten du faborito, baina sorpresaren bat gerta daitekeela ere azaldu du.
Erregina Kopako finala Gran Canaria Estadioan jokatuko da, maiatzaren 16an
Reala eta Athletic final-laurdenetan daude, alegia, final hori jokatzeko lehian jarraitzen duten taldeen artean.