MULTZOEN FASEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alemaniak garaipen erosoa erdietsi du Marokoren aurka (6-0)

Alemaniako selekzioa nagusi izan da eta aurkariaren defentsako ahuleziak aprobetxatzen jakin du.
Alemaniako selekzioa garaipena ospatzen (Irudia: EFE)
Alemaniako selekzioa garaipena ospatzen (Irudia: EFE)

Alemaniako selekzioak garaipen erosoa erdietsi du Marokoren kontra, eta 6-0 sendo batekin titulua lortzeko faboritoa dela berretsi du. Izan ere, Martina Voss-Tecklenburgek zuzentzen duen taldeak orain arteko garaipenik handiena lortu du FIFAren Emakumezkoen Munduko Txapelketan.

Maroko une oro selekzio lehiakor gisa agertu den arren, marokoarrek ezin izan dute alemaniarren nagusitasuna eta esperientzia gainditu. Lehen zatian, Alemaniako selekzioak baloiaren jabetza izan du eta neurketako aukerarik onenak izan ditu.

Ideiak oso argi zituen Marokoko selekzioarekin topo egin duen arren, alemaniarrek bere nagusitasuna erakutsi dute, eta lehen gola baloi lapurreta baten ondoren iritsi da. Alemaniako selekzioaren lehen eta bigarren golen egilea Alexandra Popp izan da, biak buruz.

Bigarren zatia ezin hobeto hasi da Alemaniarentzat Klara Buhlen gol batekin, 23. segundorako. Marokoko selekzioak aldeak murrizteko aukera izan du, baina Anissa Lahmariren gola baliorik gabe geratu da, jokoz kanpo zegoen eta.

Zortea ez da Ipar Afrikako taldearen alde egon; izan ere, korner jaurtiketa batean, Marokoko defentsak egindako zoritxarreko bi urruntze-ahalagineren ondoren, bere atean sartutako gol batekin amaitu da (alemaniarren laugarren gola).

Amaierarako 10 minuturen faltan, Alemaniak bere bosgarren gola lortu du, Marokoko taldeak bere atean sartutako beste gol bati esker. Partidako azken minutuan, berriz, Lea Schullerrek 6-0koa egin du.

Golegileak: Alexandra Popp (11. min eta 39. min), Klara Buhl (46. min), Ait el Haj (54. min, bere atean), Yasmin Mrabet (80. min, bere atean) eta Lea Schuller (90. min).

Zure interesekoa izan daiteke

AME773. MIAMI (ESTADOS UNIDOS), 18/07/2026.- Jugadores de Inglaterra celebran luego de recibir la medalla por el tercer lugar este sábado, tras enfrentar a Francia en el Mundial de la FIFA 2026 en el estadio Hard Rock en Miami (Estados Unidos). EFE/ Alberto Boal
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ingalaterrak hirugarren postua lortu du Frantziaren aurka (4-6), eta Mbappek historia egin du Munduko Txapelketetan

Ingalaterrako selekzioak 6-4 menderatu du Frantzia 2026ko Munduko Txapelketako hirugarren postua erabakitzeko partidan. Kylian Mbappek bi gol sartu ditu, eta, horri esker, Munduko Txapelketen historiako goleatzailerik onena bihurtu da, guztira 22 golekin. Bestalde, Bukayo Sakak, hat-trick bat eginda, Thomas Tuchelen taldearen garaipena gidatu du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X