Deialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauek dira Euskal Selekzioarekin Venezuelaren aurka jokatzeko deitutako jolakariak

Arrasatek hilaren 14an San Mamesen Venezuelako selekzioaren aurka arituko diren Euskal Selekzioko jokalarien deialdiaren berri eman du.
Euskal Selekzioa: gola
Euskal Selekzioaren partida bateko argazkia. Artxiboko argazkia: Europa Press

Jagoba Arrasate Euskal Selekzioko hautatzaileak Venezuelaren aurkako lagunarteko partidarako deialdian izango diren 22 futbolariren izenak eman ditu ezagutzera ostiral honetan. Neurketa azaroaren 14an jokatuko da, San Mamesen, 20:00etan.

Hatutatutako jokalarien artean, 2 atezain, 8 atzelari, 6 erdilari eta 6 aurrelari daude.

  • Atezainak: Aitor Fernandez eta Kepa Arrizabalaga
  • Atzelariak: Aihen Muñoz, Einar Galilea, Igor Zubeldia, Dani Vivian, Hugo Rincon, Iñigo Arguibide, Jon Pacheco eta Johaneko Louis-Jean
  • Erdilariak: Ander Guevara, Beñat Turrientes, Pablo Ibañez, Mikel Jauregizar, Jon Guridi eta Asier Osambela
  • Aurrelariak: Kike Barja, Iñigo Vicente, Oihan Sancet, Asier Villalibre, Unai Gomez eta Gaizka Larrazabal
Publizitatea
X
Publizitatea
X