Unai Simonek Yashin Garaikurra irabazi du eta 2026an munduko atezainik onena da
Athleticeko atezainak Urrezko Baloiaren galan eskuratu du izen handiko garaikur hori, Londresen, astelehenean.
Athleticeko atezainak Urrezko Baloiaren galan eskuratu du izen handiko garaikur hori, Londresen, astelehenean.
Txapelketan 17 jardunaldi izango dira, lehenengoa urriaren 26an. Partida guztiak astelehenez jokatuko dituzte, finala izan ezik; hori larunbatez izango da, otsailaren 13an. Neurketak kirolakeitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai.
Urreisti-Atain bikoteak hiru jokotan garaitu du Goitia-Oyhenard bikotea (15-8, 8-15 eta 5-3). Egun handia zen gaur Gernikan, urriko azken asteleheneko azoka, hain zuzen ere. Atainentzat, gainera, Winter Serieseko debuta. Bikotea “oso pozik” agertu da garaipenarekin.
Txapelketako aurreneko partidetan, A multzoan, Goixerrik eta Lekerikak Erkiaga eta Salegi menderatu dituzte, bi jokotan, 11-15 eta 10-eta, eta, B multzoan, Urreistik eta Atainek Goitia eta Oyhenard garaitu dituzte, hiru jokotan, 15-8, 8-15 eta 5-3.
Osasunak 2-0 galdu du Sevillaren aurka. Partidaren ostean, Jagoba Arrasatek azaldu du lehen 15-20 minutu “oso onak” egin dituztela, baina hortik aurrera “asko kostatu” zaiela.