Lekerika: “Konexio ona daukagu, gauzak ondo egiten baditugu txapelketan urrun heldu gaitezke”
Goixerrik eta Lekerikak bi jokotan garaitu dituzte Erkiaga eta Salegi (11-15 eta 10-15). Partida amaitu berritan aurkariak “gogorrak” zirela azpimarratu du Goixerrik, baina eutsi ahal izan dietela. Horretaz gain, irabazleek adierazi dute bien arteko “komunikazioak” eta “konexioak” ere garrantzia izan duela.