Jagoba Arrasate, Deporren aurkako partidaren atarian: “Aurkariak mehatxua sentitzea behar dugu”
Osasunak bihar jokatuko du Deportivoren aurka, Riazorren, bigarren astez jarraian etxetik kanpo. Jagoba Arrasatek 23 jokalari deitu ditu partida honetarako, baina Aimar Oroz, Jorge Herrando eta Romain Del Castillo oraindik ez daude jokatzeko moduan. Sevillan porrota jaso ostean eta Kopan Calatayud aise garaitu ondoren, gorritxoen entrenatzaileak nortasun propioa duen taldea ikusi nahi du Coruñan, aurkariari mehatxu egiteko gai izango dena, Sadartik kanpo ere bere jokoa erakusteko.