Eibar eta Cadizen arteko puntu banaketa Ipuruan (1-1)
Armaginek aurrea hartu dute Jon Guruzetak bigarren zatian sartutako golari esker, baina Borja Vazquezek berdinketa ezarri du talde andaluziarrarentzat 74. minutuan.
Armaginek aurrea hartu dute Jon Guruzetak bigarren zatian sartutako golari esker, baina Borja Vazquezek berdinketa ezarri du talde andaluziarrarentzat 74. minutuan.
Bestalde, Hans Odriozola donostiarrak debuta egin du Munduko Txapelketa absolutuan, laugarren postua lortuz.
Real Madrilek 84-98 irabazi dio Kosner Baskoniari Buesa Arenan, Endesa Ligako zortzigarren jardunaldian. Hirugarren laurdenean hautsi dute partida madrildarrek, Theo Maledonen eta Andrés Felizen gidaritzapean, eta garaipenari esker, porrotik gabe jarraitzen dute ligan. Baskoniak lehen zatian eutsi dio aurkariari, baina ezin izan du bisitarien nagusitasuna geldiarazi atsedenaldiaren ostean. Ikusi hemen laburpen bideoa.
Urriaren 9tik azaroaren 22ra bitartean jokatuko dute.
Jokin Altuna Lau t'erdiko txapelketako podiumean izango da, hirugarren postuagatiko lehian Ander Murua 22-13 garaitu ondoren. Finalean sartzea lortu ez duten arren, txapelketa ona izan duten bi pilotariren arteko partida bikaina ikusi ahal izan da.