Realak bi goleko errentarekin lur hartu du Istanbulen, final-laurdenetarako txartela lortzeko
Talde txuri-urdina bolada onean heltzen da itzuliko norgehiagokara; izan ere, zazpi neurketa galdu gabe daramatza, tartean morala areagotzeko balio izan duten garaipenekin. Kanporaketa bideratua dago, baina inola ere ez erabakita.