Euskal Selekzioko puntistei omenaldia egin diete Eusko Label Winter Serieseko hasieran
Euskal Selekzioa bikain aritu da jokatu berri duen Munduko Txapelketan, eta, hala, Gernikako Jai Alaiko zaleek puntistak omendu dituzte, Argentinatik etorrita.
Euskal Selekzioa bikain aritu da jokatu berri duen Munduko Txapelketan, eta, hala, Gernikako Jai Alaiko zaleek puntistak omendu dituzte, Argentinatik etorrita.
Txapelketan 17 jardunaldi izango dira, lehenengoa urriaren 26an. Partida guztiak astelehenez jokatuko dituzte, finala izan ezik; hori larunbatez izango da, otsailaren 13an. Neurketak kirolakeitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai.
Urreisti-Atain bikoteak hiru jokotan garaitu du Goitia-Oyhenard bikotea (15-8, 8-15 eta 5-3). Egun handia zen gaur Gernikan, urriko azken asteleheneko azoka, hain zuzen ere. Atainentzat, gainera, Winter Serieseko debuta. Bikotea “oso pozik” agertu da garaipenarekin.
Txapelketako aurreneko partidetan, A multzoan, Goixerrik eta Lekerikak Erkiaga eta Salegi menderatu dituzte, bi jokotan, 11-15 eta 10-eta, eta, B multzoan, Urreistik eta Atainek Goitia eta Oyhenard garaitu dituzte, hiru jokotan, 15-8, 8-15 eta 5-3.
Osasunak 2-0 galdu du Sevillaren aurka. Partidaren ostean, Jagoba Arrasatek azaldu du lehen 15-20 minutu “oso onak” egin dituztela, baina hortik aurrera “asko kostatu” zaiela.