Luis Garcia oso haserre Eibar-Mallorca partidako epailearekin: “Gaurkoa irenstea asko kostatzen zait"
Mallorca taldeko entrenatzaileak hitz gogorrak esan ditu prentsaurrekoan, bere taldeak Eibarrekin 1-1 amaitu ostean. Armaginek azken minutuetan egin dute gola, penalti bati esker. Aurretik, 84. minutuan, Eibarrek aldeko beste penalti bat izan du, baina Martonek huts egin du.