Perasovicek espero du “pibot on bat laster" ekartzea
Velimir Perasovic Kosner Baskoniako entrenatzaileak, Partizanen aurkako Euroligako neurketaren bezperan, Gasteizko taldea indartzeko "pibot on" baten etorrera espero duela adierazi du. Kroaziarrak komunikabideen aurrean adierazi duenez, "zaila" izango da fitxaketa hori Euroligako partidarako iristea.