Saint-Gilloise vs Reala neurketaren laburpena (1-1)
Realak aukera berri baten zain egon beharko du Europa Ligako aurtengo edizioan bere lehen garaipena lortzeko; izan ere, Saint-Gilloisek azken hasperenean berdindu du norgehiagoka (1-1). Turrientesek bigarren zatiko lehen minutuan sartutako golak talde donostiarra aurretik jarri du, baina Keitak banakoa egin du.