FITXAKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Burgos Burpellet BH taldeak Aimar Tadeo fitxatu du 2028ra arte; profesionaletan debutatuko du

22 urteko txirrindulari nafarra Cortizon egon ostean iritsiko da talde berrira. Tadeok 2026ko denboraldian Nafarroako Itzulia eta Gorlako Igoera irabazi ditu.

Aimar Tadeo (Burgos Burpellet BH)

Aimar Tadeok bi denboraldirako sinatu du kontratua. Argazkia: Burgos Burpellet BH

Aimar Tadeo txirrindulari nafarra fitxatu du Burgos Burpellet BH taldeak, 2028ra arte, taldeak berak ostegun honetan jakinarazi duenez. 22 urteko txirrindularia Cortizo taldetik iritsiko da Burgos Burpellet BHra, 2026ko denboraldian Nafarroako Itzulia eta Gorlako Igoera irabazi ondoren.

Burgos Burpellet BH taldearen webgunean jasotako adierazpenetan, Tadeok aitortu du “oraindik ere” ez duela sinesten “gertatzen ari dena. Oso eskertuta nago Burgos Burpellet BH taldeak nire ametsak betetzeko eman didan aukeragatik. Asko borrokatu dut hemen egon ahal izateko. Datorren urtean, parte hartzen dudan lasterketa bakoitzean nire onena ematea izango da nire helburua”.

Damien García kirol-zuzendariaren aburuz, Tadeo “txirrindulari oso sendoa da eta lasterketa mota asotarako egokia, erregulartasun handia erakutsi duena”, eta txirrindulari nafarraren eskalatzaile-profilak talde berria indartuko du.

Publizitatea
X
Publizitatea
X