Nerea Perez eta Joseba Amunarriz, Euskotren eta Eusko Label ligetako patroi onenak, hurrenez hurren
Kontxako geltokian egin dute Euskotren eta Eusko Label ligetako patroi onenei sariak emateko ekitaldia. Nerea Perezek eta Joseba Amunarrizek jaso dituzte patroi onenaren sariak, Gertu Eraikuntzak eta Caixabank golardoak, hurrenez hurren. Era berean, 3.000 euroko txekea jaso dute.