Kosner Baskoniak ezin izan du liderrarekin; Real Madrilek galdu gabe jarraitzen du (84-98)
Real Madrilek 84-98 irabazi dio Kosner Baskoniari Buesa Arenan, Endesa Ligako zortzigarren jardunaldian. Hirugarren laurdenean hautsi dute partida madrildarrek, Theo Maledonen eta Andrés Felizen gidaritzapean, eta garaipenari esker, porrotik gabe jarraitzen dute ligan. Baskoniak lehen zatian eutsi dio aurkariari, baina ezin izan du bisitarien nagusitasuna geldiarazi atsedenaldiaren ostean. Ikusi hemen laburpen bideoa.