Atain: “Horrelako egun batean, frontoia beteta, kantxan disfrutatzea eta irabaztea oso pozgarria da”
Urreisti-Atain bikoteak hiru jokotan garaitu du Goitia-Oyhenard bikotea (15-8, 8-15 eta 5-3). Egun handia zen gaur Gernikan, urriko azken asteleheneko azoka, hain zuzen ere. Atainentzat, gainera, Winter Serieseko debuta. Bikotea “oso pozik” agertu da garaipenarekin.