2025eko Urrezko Baloia: irabazleen zerrenda
Urrezko Baloiaren sarietan, urtero-urtero, futbolean mundu mailako onenek golardoa jasotzen dute; honako hauek dira 2025eko ekitaldiko irabazleak.
Urrezko Baloiaren sarietan, urtero-urtero, futbolean mundu mailako onenek golardoa jasotzen dute; honako hauek dira 2025eko ekitaldiko irabazleak.
Realak 6 gol sartu dizkio Lillestromi Norvegian. Unai Marrerok penaltia geratu eta atea hutsean mantentzea lortu du. Gaurko garaipenak izan duen garrantzia azpimarratu nahi izan du, eta “gaur borobila” izan dutela adierazi du.
Realak Lillestrom talde norvegiarra jipoitu du Europa Ligako hirugarren jardunaldian. Partidaren bi erdietan talde txuri-urdinak aurkariaren arean izan duen eraginkortasunak markatutako partida izan da. Martin Odegaarden aitak zuzendutako taldea lehen zatian txikitu dute Matarazzoren jokalariek.
Sergio Gomezek sartutako bi golek, Sucicek egindako beste bik, Oskarssonek sartutako batek eta Zakharianek egindako azkenak Realak Europan sekula lortu duen gol-kopuru handiena berdindu egin dute.
Edorta de Antak eta German Elkorok Munduko Txapelketako bigarren urrezko domina eskuratu dute Frantzia garaituta. Pala motzean, finalerako sailkatu da Euskadi, eta, Xarean, laugarren postua eskuratu du.