Jhonatan Narvaez ekuadortarrak Giroa utzi du etapa nagusian
3 etapa irabazi ondoren, bizikletatik jaitsi da Passo Duran mendateko lehen kilometroetan, bezperan helmugatik taldearen autobusera zihoala izandako erorikoak eragindako kalteen ondorioz.
Jhonatan Narvaez (UAE Team Emirates-XRG) ekuadortarrak Italiako Giroa utzi du ostiral honetan, Feltre eta Alleghe (Piani di Pezze) arteko 151 kilometroko etapa nagusiko lehen kilometroetan.
Giroaren edizio honetan 3 etapa irabazi dituen txirrindularia bizikletatik jaitsi da Passo Duran mendateko lehen kilometroetan, eguneko sei mendateetako lehenengoan, bezperan helmugatik taldearen autobusera zihoala izan zuen erorikoak eragindako kalteen ondorioz.
Hala, Narvaezek erregulartasunaren maglia arrosa lortzeko borroka utzi du, Paul Magnier (Soudal) frantziarraren mesedetan. UAEko txirrindulariak 158 puntu zituen, eta Magnierrek, berriz, 195.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon