Michael Valgren danimarkarrak irabazi du Andalon, Igor Arrieta berriro protagonista izan den etapan
Azkenenean Uharte Arakileko txirrindularia seigarren helmugaratu da. Hogeita hamar bat txirrindularik, tartean, Giro honetan etapa irabazi duen nafarrak eta Jhonatan Narvaez ekuadortarrak, osatu dute eguneko ihesaldia. Errepidea bustita edo heze izan dute ziklistek gaurkoan.
Michael Valgren txirrindulari daniarra helmugan. Argazkia: EFE
Michael Valgren (EF Education) danimarkarrak irabazi du Cassano d 'Adda eta Andalo (202 km) artean jokatu den Italiako Giroko hamazazpigarren etapa. Bestalde, Jonas Vingegaard (Visma) etapa garailearen herrikideak lidergoari eutsi dio, arazorik gabe.
Igor Arrieta nafarra izan da berriro etapako protagonista, eguneko ihesaldian eta ia amaierara arte lasterketa-buruan izan baita. Azkenik, Uharte Arakilekoa seigarren helmugaratu da.
Valgren azkarrena izan da eguneko ihesaldian, eta helmugatik 800 metrora ezustean erasoa jota, 4 ordu, 41 minutu eta 34 segundoko denbora egin du, 43 kilometro orduko batez bestekoa eginda. Hiru segundora helmugaratu da Andreas Leknessun norvegiarra (Uno X) eta seira Damiano Caruso italiarra (Bahrain).
Valgrenek (Osterild, 34 urte) World Tourrean bere lehen garaipena lortu du, bere zentzu taktikoari eta helmugatik 800 metrora egindako erasoari esker. Helmugako zuzengunean gozatzeko denbora eman dio Valgreni, bost urteko garaipen lehortearen ondoren askatu egin baita.
Tropela, sailkapen nagusiko gizon guztiekin, 5:15 minutura iritsi da helmugara. Honenbestez, Vingegaardek maglia arrosa mantendu du 4:04ko aldearekin Felix Gall austriarrarekiko (Decathlon) eta 4:27koarekin Thymen Arensman nederlandarrarekiko (Netcompany Ineos).
Michael Valgren, etapa irabazlea
Esprintean irabazteko motelegia nintzela uste nuelako eraso egin dut
"Pokemon hau neraman poltsikoan zortearen amuleto bezala. Esprintean irabazteko motelegia nintzela uste nuen, eta erasoa jotzea erabaki dut. Egun bitxia izan da, talde handi batekin lasterketa-buruan. Amaiera gogorra izan da. Ia jota nengoen. Etsi egin beharrak kezkatzen ninduen. Zorionez, lasterketa ez da 500 metro luzeagoa izan", azaldu du etapa irabazleak helmugan.
"Itzuli handi bateko etapa bat falta zitzaidan nire palmaresean. Merezi nuela uste dut. Pozten nau Italian lortu izanak, hemen erdietsi baititut nire arrakasta gehienak", erantsi du.
Ostegun honetan hamazortzigarren etapa jokatuko da Fai della Paganella eta Pieve di Soligo artean (171 km).
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.