Alec Segaertek garaipena lortu duen hamabigarren etapako azken kilometroa
Bahrain taldeko Alec Segaertek lortu du Italiako Giroko hamabigarren etapako garaipena. Flandiarrak tropelari ziria sartuta lortu du irabaztea, hemen azken kilometroa.
Zure interesekoa izan daiteke
Dopin kasuen beherakada nabarmena aztergai
Lehen txirrindularitzari lotua zegoena, dopina, albiste da orain. 2007an txirrindularitza sinesgarri baten aldeko apustua egin zen eta orduan hasi ziren gai honi buruzko informazio bilketa. Datu horiek aztertu ditu Xabier Usabiagak “Ez da Giro” saioan.
Segaertek erasoa jo du eta ezustean gailendu zaie esprinterrei Novi Liguren
Bahrain Victorious taldeko belgikarrak erasoa jo du helmugarako 2,8 kilometrora, tropelak ez du garaiz erantzun, eta helmugan aurkeztu da esprinter nagusienekiko metro batzuetako aldearekin.
Jhonatan Narvaezen eta Enric Masen arteko esprinta, Giroko hamaikagarren etapan
UAE taldeko txirrindulari ekuadortarrak Movistarreko mallorcarra menderatu du. Biak ala biak eguneko ihesaldian izan dira, eta, azkenean, garaipena jokatu dute, Chiavarin; Narvaez nagusitasunez gailendu da, eta hiru etapa garaipen daramatza Giro honetan.
Txirrindulari profesional bihurtzeko bidea nola aldatu den aztertu du Xabier Usabiagak
Azken urteetan txirrindulariak profesional bilakatzeko bidea azkartu egin da. Xabier Usabiagak azaldu digunez, askok junior mailatik zuzenean profesionaletara saltoa egiten dute, baina ez beti. Beste asko World Tourreko taldeen harrobietara joaten dira, eta euskal ziklista asko topatu ditugu bertan.
Narvaezek Mas gainditu du helmugan eta hirugarren etapa garaipena lortu du, Chiavarin
Tropelak jardunaldi lasaia izan du, eta txirrindulari garrantzitsuak zituen ihesaldi batek aurrera egin du, eta etapa garaipena Ekuadorko eta Balearretako txirrindularien artean erabaki da. Narvaez Mas baino azkarragoa izan da azken metroetan.
Filippo Zana, Christian Scaroni eta Lennert Van Eetvelt txirrindularien erorikoa, Giroko hamaikagarren etapan
Helmugarako 40 kilometro gelditzen zirela, jaitsiera batean, ihesaldian zebiltzan hiru ziklista horiek jausi egin dira. Hirurek jarraitu dute lasterketan, izandako kolpeak gorabehera.
2026ko Italiako Giroko 17. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Cassano d'Adda-Andalo (202 km)
Etapa bihurria eta malkartsua da, hankak haustekoa, baina ez du mendate handirik. Hirugarren mailako hiru mendate puntuagarri izango dira ibilbidean, eta helmugara heltzeko ihesaldiren bat egiteko etapa aproposa izan daiteke.
2026ko Italiako Giroko 16. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Bellinzona-Cari (113 km)
Etapa Suitzako lurraldeetan jokatuko da, osorik. Carin amaituko da, lehen mailako mendatean, eta Italiako Giroan lehenengoz.
2026ko Italiako Giroko 14. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Aosta-Pila (133 km)
Alpeetan jardunaldi gogorra izango da, bost igoera eta 4.350 metroko desnibel metatua baititu. Azken igoerak, Pilak, 1.793 metroko erraldoiak (16,5 km, % 7,1eko aldapak, batez beste), erabakiko du etapa. Pila Gressango isurialdetik igoko dute lehen aldiz.