Italiako Giroko laugarren etapako azken kilometroa
Jhonatan Narvaez (UAE Team Emirates XRG) ekuadortarrak Italiako Giroko laugarren etapa irabazi du, Orluis Aular esprintean gaindituta. Cicconek maglia arrosa jantzi du, hirugarren helmugaratu ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Narvaez indartsuena Cosenzako esprintean, eta Ciccone maglia arrosa berria
Txirrindulari azkar guztiak ez dira aurreko esprintean izan, talde bat ihes eginda iritsi baita helmugara. Helmugan Narvaez izan da indartsuena esprint horretan, azken metroraino Aular venezuelarrarekin lehian.
Xabier Usabiaga, altuera kontzentrazioak aztergai
Urteak igaro dira talde eta txirrindulari guzti-guztiak altuera kontzentrazioak egiten dituztenetik. Xabier Usabiagak hauek zer diren, eta, zehatzago esanda, zenbateko kostua duten azaldu digu “Ez da Giro” saioan.
Paul Magnierrek bigarren garaipena eskuratu du Giroko hirugarren etapan
Txirrindulari frantziarrak esprint estua irabazi du Sofian, etapako azken metroetan ihesaldi luze bat neutralizatu ostean. Thomas Silvak, berriz, lidergoari eutsi dio.
Italiako Giroko hirugarren etapako azken kilometroa
Italiako Giroko 3. etapak ere amaiera oso estua izan du. Pelotoiak azken kilometroan harrapatu du eguneko ihesaldia, eta azken esprintean Paul Magnier (Soudal Quick-Step) nagusitu da, Jonathan Milan (Lidl-Trek) izan da bigarren, eta Dylan Groenewegen (Unibet Rose Rockets) hirugarren.
Adam Yatesek Marc Soler eta Jay Vinerekin bat egin, eta Italiako Giroa utzi du
UAEko britainiarrak ez du Italiako Giroko hirugarren etaparen irteera hartu, larunbatean izandako eroriko jendetsuan kolpea hartu ostean, garuneko kommozioaren sintomak izan baititu gerora. Marc Soler eta Jay Vine taldekideak ere lasterketatik kanpo utzi ditu eroriko horrek.
Igor Arrieta Giroko bigarren etapako erorikoaren inguruan
Igor Arrieta (UAE) euskal txirrindulariak Italiako Giroko bigarren etapan izan den eroriko handiaz hitz egin du.
Giroko bigarren etapako ihesaldia eta azken esprint estua
Guillermo Thomas Silva (XDS Astana) uruguaitarra nagusitu da Italiako Giroko bigarren etapan. Vingegaard, Pellizzari eta Van Eetvelt eguneko ihesaldian sartu arren, garailea esprintean erabaki da. Bukaera oso estua izan da, baina Silva gailendu da esprintean, Florian Stork (Tudor) alemana izan da bigarren, eta Giulio Ciccone (Lidl-Trek) italiarra helmugaratu da hirugarren.
Guillermo Thomas Silva nagusitu da bigarren etapan, eta maglia arrosa bereganatu du
Helmugarako 23 kilometro falta zirenean, eroriko izugarria izan da. 30 txirrindulari joan dira lurrera, tartean Adam Yates UAE taldeko liderra, eta agur esan dio sailkapen nagusiko lehiari. Gainera, Jay Vine (UAE), Marc Soler (UAE), Santiago Buitrago (Bahrain-Victorious), Aleksandr Vlasov (Bora), Matteo Moschetti (Pinarello) eta Adne Holter (Uno-X Mobility) txirrindulariek lasterketa utzi behar izan dute.
Giroko bigarren etapan ere eroriko handia izan da
Italiako Giroko bigarren etapan ere eroriko handia izan da. Helmugarako 23 kilometroren faltan, txirrindulari batek irrist egin du, eta horren atzetik beste hainbat erori dira lurrera; Adam Yates, Jay Vine, Derek Gee eta Santiago Buitrago, besteak beste. Batzuek kolpe gogorra jaso dute, eta medikuek artatu behar izan dituzte.