Adam Yatesek Marc Soler eta Jay Vinerekin bat egin, eta Italiako Giroa utzi du
UAEko britainiarrak ez du Italiako Giroko hirugarren etaparen irteera hartu, larunbatean izandako eroriko jendetsuan kolpea hartu ostean, garuneko kommozioaren sintomak izan baititu gerora. Marc Soler eta Jay Vine taldekideak ere lasterketatik kanpo utzi ditu eroriko horrek.
Adam Yates (UAE Team Emirates XRG) txirrindulari britainiarra ez da Italiako Giroko hirugarren etapako irteeran izan, Bulgarian, Plovdiv eta Sofia arteko 175 kilometroko etaparen hasieran, larunbatean izandako eroriko larriaren ondorioz.
UAE taldeko mediku zuzendari Adrian Rotunnoren hitzetan, erorikoak gogor jo du taldea. "Tamalez, atzoko bigarren etapako erorikoak eragin larria izan zuen gugan. Jay Vinek garuneko kommozioa eta ukondoa hautsita ditu. Marc Solerrek pelbiseko haustura du. Printzipioz, ez dute ebakuntzarik beharko”, adierazi du.
Hasiera batean, Yatesek lasterketan jarrai zezakeela zirudien. Hala ere, britainiarrak garuneko kommozioaren sintomak izan zituen gerora. "Adam Yatesek urradura larriak eta ezker belarrian zauria egin zituen. Bertan aztertu zuten garuneko kolperik ote zuen ikusteko, eta jarraitzeko baimena eman zioten, baina garuneko kommozioaren sintomak izan ditu gerora. Horregatik, gaur ez da hirugarren etaparen irteeran izango”, azaldu du Rotunnok.
UAE taldeko medikuaren arabera, hiru txirrindulariek medikuen zaintzapean jarraituko dute datozen egunetan, eta etxera itzuliko dira errekuperazioarekin eta errehabilitazioarekin jarraitzeko.
Erorikoa helmugatik 23 kilometrora izan zen, Burgas eta Veliko Tarnovo arteko 221 kilometroko ibilbidean, Bulgarian, eta Thomas Silva uruguaitarra nagusitu zen.
Hogei txirrindulari baino gehiago nahasi ziren erorikoan, tartean Wilco Kelderman, Santiago Buitrago, Derek Gee eta Corbin Strong. Istripuaren larritasuna dela eta, antolatzaileek etapa neutralizatu behar izan zuten helmugatik 20 kilometrora, anbulantzia nahikorik ez zegoelako. Jay Vine, gainera, anbulantzian eraman behar izan zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.