Lippert nagusitu da Giroko seigarren etapan, eta Reusserrek maglia arrosari eutsi dio
Liane Lippert (Movistar Team) alemaniarrak irabazi du ostiral honetan Italiako Giroko seigarren etapa, 145 kilometrokoa, Bellaria-Igea eta Terre Roveresche artekoa. Movistar Team taldeko Marlen Reusser suitzarrak, berriz, maglia arrosari eutsi dio.
Lippertek (27 urte) hamaikagarren garaipena lortu du profesional mailan, Fenix-Deceuninck taldeko Pauliena Rooijakkers (2 segundora), Lidl-Trekeko Shirin van Anrooij eta Liv Jayco taldeko Silke Smulders (46 segundora) eta Team Visma taldeko Lieke Nooijden (1 minutu eta 5 segundora) gaindituta.
Sailkapen nagusian, Reusserrek lidergoari eutsi dio, UAE Team taldeko Elisa Longo italiarra dago bigarren (16 segundora) eta Team SD Worx taldeko Anna van der Breggen herbeheretarra dago hirugarren (1 minutu eta 53 segundora).
Hurrengo etapan, txirrindulariek 150 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre, Terignano eta Monte Nerone artean.
Etapako sailkapena
1 - Lippert Liane (Movistar) 3:53:01
2 - Rooijakkers Pauliena (Fenix) +0:02
3 - Van Anrooij Shirin (Lidl-Trek) +0:46
4 - Smulders Silke (Liv AlUla Jayco) +1:05
5 - Nooijen Lieke (Visma) +1:16
6 - Van Dam Sarah (Pro Cycling) +1:24
7 - Labous Juliette (FDJ) d. b.
8 - Aalerud Katrine (Uno-X) d. b.
9 - Longo Borghini Elisa (UAE) d. b.
10 - Malcotti Barbara (Human) d. b.
Sailkapen orokorra
1 - Marlen Reusser (Movistar) 16:11:39
2 - Elisa Longo Borghini (UAE) + 0:16
3 - Anna Van der Breggen (SD Worx) + 1:53
4 - Rooijakkers Pauliena (Fenix) + 2:02
5 - Aalerud Katrine (Uno-X) + 2:07
6 - Gigante Sarah (Soudal) + 2:16
7 - Niedermaier Antonia (CANYON) + 2:45
8 - Kastelijn Yara (Fenix) + 3:36
9 - Holmgren Isabella (Lidl) + 3:39
10 -Žigart Urška (Soudal) + 3:50
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon