Chiara Consonnik Italiako Giroaren bigarren etapa irabazi du, eta Longo Borghinik lider jarraitzen du
UAE Emirates taldeko Chiara Consonni txirrindulari italiarrak irabazi du 2024ko Italiako Giroaren bigarren etapa, astelehenean, Volta Montanan, esprintean, eta Lidl-Trek taldeko Elisa Longo Borghini ziklista italiarrak lasterketako sailkapen nagusiko lider bezala jarraitzen du.
Esprintean erabaki dute jardunaldiko irabazlea, eta Consonnik lortu du nagusitzea, horrelakoetan trebetasun eta indar handiak baititu. Asteleheneko garaipen hori zenbatuta, bere lasterketan hirugarren aldiz lortu du Italiako Giroan garaitzea, eta lau garaipen daramatza 2024ko denboraldian; horrez gain, ohorezko zenbait postu ere eskuratu ditu, azken hilabeteotan.
Usoa Ostolaza (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa) etapa garaipena jokatu duen tropelean helmugaratu da, eta Ane Santesteban taldekideak 1:08 galdu du; sailkapen nagusian, Ostolaza 56. postuan dago, Longo Borghinirekiko 1:44ra, eta Santesteban 112. tokian dabil, 3:27ra.
Asteartean, 35. Italiako Giroaren hirugarren etapa jokatuko dute. Jardunaldia Sabbionetan hasi eta Toanon amaituko da, 113 kilometroko ibilbidea izango du, eta helmuga 2. mailako mendate batean dauka.
Etapa sailkapena
1 - CONSONNI Chiara (UAE) 2:41:58
2 - KOPECKY Lotte (SD Worx) d. b.
3 - BALSAMO Elisa (Lidl) d. b.
4 - SIERRA Arlenis (Movistar) d. b.
5 - DE ZOETE Mylene (CERATIZIT-WNT) d. b.
6 – LE COURT Kim (AG Insurance) d. b.
7 - ZANARDI Silvia (Human) d. b.
8 - BORGHESI Letizia (EF Education) d. b.
9 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) d. b.
10 - SCHWEINBERGER Kathrin (CERATIZIT-WNT) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) 3:02:35
2 - BROWN Grace (FDJ) + 0:01
3 - CHAPMAN Brodie (Lidl) + 0:13
4 - KOPECKY Lotte (SD Worx) + 0:19
5 - LABOUS Juliette (DSM) + 0:29
6 - EDWARDS Ruth (Human) + 0:30
7 - KERBAOL Cedrine (CERATIZIT-WNT) + 0:38
8 - ADEGEEST Loes (FDJ) d. b.
9 - AALERUD Katrine (Uno-X) + 0:45
10 - KOCH Franziska (DSM) + 0:47
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon