Italiako Giroko 16. etaparen ibilbidea, profila eta ordutegia: Livigno-Santa Cristina Val Gardena (206 km)
2024ko Italiako Giroko hamaiseigarren etapa maiatzaren 21ean, asteartean, izango da. Livignon hasi eta Santa Cristina Val Gardena amaituta, 206 kilometro egin beharko dituzte. Txirrindulariak 11:30ean hasiko dira lanean, eta irabazlea 16:45 eta 17:38 artean iristea aurreikusi du antolakuntzak. Italiako Giroko 107. edizioko hirugarren eta azken astea abiatuko dute etapa horrekin. Batetik, Giogo de Santa Maria aurtengo mendate garaiena (Cima Coppi) gainditu beharko dute; bestetik, Passo Pinei lehen mailako mendatea eta Santa Cristina Val Gardena (bigarren mailakoa), helmugan.
Dolomiten txanda iritsi denez, zaleek mendietako ikuskizunaz gozatu ahal izango dute, hainbat eta hainbat edizio erabaki dituen parajeetan. Cima Coppi irabaztea oso garrantzitsua da urtetik urtera; 1965az gero, Giroak Fausto Coppi mitikoa omentzen du, edizioko etapa garaienari izena emanez. Historian zehar, txirrindulari euskaldun batzuk lortu dute garaipen hori: Paco Galdosek, Andres Gandariasek, Marino Lejarretak, Miguel Indurainek, Juanma Garatek eta, bi aldiz, Mikel Landak. 50,2. kilometroan jakingo dugu 2024koan nor izango den nagusi. Giogo di Santa Maria 2498 metrotara dago, 16,7 kilometroko igoeraren ostean, batez beste % 7,1eko maldekin. Tarteka, %15eko aldaparen bat ere badago.
Suitzan sartuko da etapa kilometro batzuetan, baina emozio guztia amaierarako espero da. 194. kilometroan dago Pinei gaina, lehen mailakoa; batez beste %6,1eko aldapekin (%15eko tarteren batekin). Helmugan, Santa Cristina Val Gardena gaina izango dute, bigarren mailakoa. Horien aurretik, puntuagarria ez den arren, 23,3 kilometroko igoera bati aurre egin beharko die tropelak, batez beste %4,7ko gorabeherekin, baita %15eko aldapak ere. Horra iritsita, 30 bat kilometro geratuko dira etapa bukaerara.
Ikusi etaparen emozio guztia, EITBren zuzeneko emanaldian: eitb.eus-en, 11:15etik aurrera, eta ETB4n, ordea, 13:15ean. ETB1ek 15:00etan hartuko du lekukoa.
ETAPAREN PROFILA
Italiako Giroko 16. etaparen profila. Irudia: giroditalia.it
FITXA TEKNIKOA
Etapa: 16. etapa (maiatzak 21)
Ibilbidea: Livigno-Santa Cristina Val Gardena – St- Christina In Gröden (Monte Pana)
Distantzia: 206 km
Goranzko desnibel metatua: 4.350 m
Hasiera-ordua: 11:30
Amaiera-ordua: 16:56 (38 km/h) | 17:14 (36 km/h) | 17:38 (34 km/h).
Mendiko Saria: Giogo di Santa Maria (Cima Coppi), 50,2. kilometroan; Passo Pinei (2. mailakoa), 194. kilometroan; Santa Cristina Val Gardena (2. mailakoa), 206. kilometroan
AZKEN KILOMETROAK
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Niedermaierrek, bigarren, eta Van der Breggenek, hirugarren, osatu dute podiuma, eta Longo Borghinik irabazi du azken etapa.
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Izotzezko plaka bat errepidera erortzeko arriskuagatik, etapa laburtu egin behar izan dute, eta lasterketa Finestre mendatean bukatu da, ondorengo jaitsiera eta Sestriererako azken igoera bertan behera utzita.
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Longo Borghinik (UAE) 5 segundo kendu dizkio Anna van der Breggeni (SD Worx), horrek izan duen sustoa aprobetxatuta.
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon
Txirrindulari italiar batek azken 25 urteetan inoiz lortu ez duena erditsi du Balsamok. Bera baino lehen, Fabiana Luperinik (1996) eta Greta Zoccak (2001) bakarrik lortu zuten balentria.
Volleringek irabazi du Santo Stefano di Cadoren eta Van der Breggenek maglia arrosari eutsi dio
FDJ United-Suez taldeko herbeheretarrak esprintean gainditu ditu Van der Breggen herrikidea eta Niedermaier alemaniarra. Van der Breggenek minutu bateko aldea du Volleringekiko sailkapen nagusian, 01:24koa Niedermaierrekiko eta 02:01ekoa Holmgrenekiko.
Van der Breggenek Balsamoren diktadurarekin amaitu eta maglia arrosa jantzi du kronoigoeran
SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak irabazi du laugarren etapako erlojupekoa, 12,7 kilometroko igoera, Belluno eta Nevegal artean. Elisa Balsamo italiarrak, aldiz, ikaragarri sufritu eta bederatzi minutu baino gehiago galdu ditu helmugan.
Elisa Balsamo italiarrak, hirutik hiru Italiako Giroan
Lidl-Trek taldeko txirrindulariak irabazi du Giroko hirugarren etapa, beste egun batez azken esprinta irabazita. 156 kilometroko etapa Bibione eta Buja artean jokatu da.
Honela geratu da 2026ko Italiako Giroko podiuma
Jonas Vingegaard (Visma) izan da 2026ko Italiako Giroko irabazlea. Felix Gall (Decathlon) bigarren izan da eta Jai Hindlay (Red Bull) hirugarren. Bestalde, Afonso Eulaliok (Bahrain) gazte onenaren maillota irabazi du, Giulio Cicconek (Lidl-Trek) eskalatzaileena eta Paul Magnierrek (Soudal) puntuena.
Vismak xanpainarekin ospatu du Vingegaarden garaipena Giroan
Jonas Vingegaardek ziurtatuta zuen garaipena Italiako Giroko azken etapa jokatu aurretik. Gauzak horrela, bere taldeak lasai hartu du ibilbidea eta xanpainarekin ospatzeko aprobetxatu dute.
Vingegaard txirrindularitzaren olinpoan sartu da, Giroa irabazita; Milan nagusitu da azken etapan
Visma-Lease a Bike taldeko txirrindulari daniarrak irabazi du 2026ko Italiako Giroa, hiru astez erakutsitako nagusitasunari esker, batez ere mendiko etapetan ia erabakita utzita. Garaipen honekin, hiru itzuli handiak eskuratu ditu. Jonathan Milan italiarrak, bere aldetik, azken etapa irabazi du esprint ikusgarri batean.