Van Vleuten, 2023ko Donne Giroko lehen liderra
Annemiek van Vleutenek larunbatean lehiatu den emakumezkoen Italiako Giroko lehen etapa irabazi du. Ane Santesteban (Jayco) errenteriarrak bosgarren egin du etapan.
Lasterketa ireki behar zuen etapa bertan behera geratu zen Chiancianon, hasierako erlojupekoa hartuko zuen herrian, euriteengatik.
Larunbat honetako hasierako etapa Toscanan izan da, Bagno a Ripoli eta Marradi artean, 102,1 kilometro ia lauekin eta bigarren mailako mendate batekin, helmugatik 17 kilometro ingurura.
Mendate horrek erabat markatu du lasterketa, izan ere, igoera hasi den arte Movistarrek beste txirrindulari batzuei utzi die aurrea hartzen, Irene Mendezen (Bizkaia-Durango) eta Sussane Andersenen (Uno-X) ihesaldia ahalbidetuz. Ordurako, Movistarrek van Vleuten aurretik jartzea lortu du. Aurreko biak harrapatu ondoren helmugara bakarrik joan da, atzetik beste txirrindulari batzuk jaitsiera aprobetxatzen saiatu diren bitartean harengana hurbiltzeko. Baina ez dute lortu, eta Movistarrekoa 45 segundoko aldearekin iritsi da helmugara. Gainera, haren 100. garaipena izan da profesionaletan.
Bere atzetik hamar bat txirrindulari iritsi dira, horien artean Elisa Longo (Lidl-Trek) italiar beteranoa, herbeheretarraren garaipena eztabaidatzeko gaitasuna dutenetako bat izan daitekeena. Multzo horretan sartu dira ere Ane Santesteban gipuzkoarra eta Mavi Garcia (Racing Teq-Find) mallorcarra.
Etapako sailkapena
1 VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 2:40:06
2 LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +0:45
3 LABOUS Juliette (dsm) d. b.
4 LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) d. b.
5 SANTESTEBAN Ane (Jayco) d. b.
6 GARCÍA Mavi (Liv Racing) d. b.
7 CAVALLI Marta (FDJ) d. b.
8 MAGNALDI Erica (UAE) d. b.
9 EWERS Veronica (EF Education) d. b.
10 MUZIC Évita (FDJ) +0:49
Sailkapen nagusia
1 VAN VLEUTEN Annemiek (Movistar) 2:39:56
2 LUDWIG Cecilie Uttrup (FDJ) +0:49
3 LABOUS Juliette (dsm) +0:51
4 LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) +0:55
5 SANTESTEBAN Ane (Jayco) d. b.
6 GARCÍA Mavi (Liv Racing) d. b.
7 CAVALLI Marta (FDJ) d. b.
8 MAGNALDI Erica (UAE) d. b.
9 EWERS Veronica (EF Education) d. b.
10 MUZIC Évita (FDJ) +0:59
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon