Girmayk Giroa utzi du begian izandako ezbeharrarengatik
Biniam Girmayk, Giroko hamargarren etapa irabazi zuen eritrearrak, Italiako lasterketa uztea erabaki du, bezperako podiumeko zeremonian xanpain botilarekin izandako ezbeharraren ondorioz. Izan ere, aipatu botilaren kortxoak Girmayren ezkerreko begia kolpatu zuen indarrez, eta Jesiko (Italia) ospitale batera eraman zuten begian izan zitzakeen balizko lesioak gainbegiratzera.
Gerora, senda-agiriarekin atera zen ospitaletik; alabaina, asteazken honetan jokatuko den hamaikagarren etapan ez duela parte hartuko jakinarazi dute. Lehendabizi, Gazzetta egunkariak aurreratu berria, eta, handik gutxira, Girmayk berak baieztatu du Intermarché-Wanty-Gobert taldearen sare sozialetan argitaratutako bideo baten bidez.
Gaur, Giroko 11. etapak Santarcangelo di Romagna eta Reggio Emilia lotuko ditu 203 kilometroko ibilbidean zehar.
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon