Jai Hindleyk irabazi du etapa, oso esprint lehiatuan
Jai Hindley (Bora Hansgrohe) australiarrak irabazi du Italiako Giroko bederatzigarren etapa, Isernia eta Blockhaus artekoa (191 km). Juanpe Lopez (Trek) espainiarrak segundo batzuengatik lortu du liderraren maglia arrosa salbatzea.
Hindleyk (Perth, 26 urte) 5:34:44ko denborarekin irabazi du, Roman Bardet frantziarraren, Richard Carapaz ekuadortarraren, Mikel Landa euskaldunaren eta Joao Almeida portugaldarraren aurretik.
Juanpe Lopez irabazlearengandik 1:47ra iritsi da, baina maglia arrosa mantendu du.
Astelehen honetan Italiako Giroak bigarren atseden eguna izango du eta asteartean itzuliko da Pescara eta Jesi arteko hamargarren etaparekin (196 km).
9. ETAPA:
Etapako sailkapena:
1 - HINDLEY Jai (BORA) 5:34:44
2 - BARDET Romain (Team DSM) d.b.
3 - CARAPAZ Richard (INEOS) d.b.
4 - LANDA Mikel (Bahrain ) d.b.
5 - ALMEIDA João (UAE Team) d.b.
6 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) 0:03
7 - BUCHMANN Emanuel (BORA) +0:16
8 - NIBALI Vincenzo (Astana) +0:34
9 - VALVERDE Alejandro (Movistar) +0:46
10 - ARENSMAN Thymen (Team DSM) +0:58
11 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +1:08
12 - BILBAO Pello (Bahrain) d.b.
Sailkapen nagusia:
1 - LÓPEZ Juan Pedro (Trek) 37:52:01
2 - ALMEIDA João (UAE) +0:12
3 - BARDET Romain (DSM) +0:14
4 - CARAPAZ Richard (INEOS) +0:15
5 - HINDLEY Jai (BORA) +0:20
6 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +0:28
7 - LANDA Mikel (Bahrain) +0:29
8 - POZZOVIVO Domenico (Intermarché) +0:54
9 - BUCHMANN Emanuel (BORA +1:09
10 - BILBAO Pello (Bahrain) +1:22
Zure interesekoa izan daiteke
Volleringek erakustaldia eman du azken etapan bere lehen Giroa irabazteko
Volleringek irabazi du Giroko etapa nagusia, eta Van der Breggenek lidertzari eutsi dio
Celia Gery gailendu da esprintean, eta liderrak erorikoa izan du
Elisa Balsamok garaipen pokerra lortu du Brescellon